Iñaki Williams
Gorde
Kendu nire zerrendatik

'Hemen trebatzen jarraitu nahi dut, eta partidak eta tituluak irabazi'

Iñaki Williamsek Athleticekin duen kontratua luzatu berri du, 2021eko ekainera arte. 50 milioi euroko etete klausula jarri diote.
18:00 - 20:00
Iñaki Williams gose da eta titulu gehiago nahi ditu zuri-gorriekin

Iñaki Williams "oso pozik" agertu da Athleticekin kontratua 2021 urteko ekainera arte luzatu ostean. Jokalariak aitortu duenez, "gosez" da eta ez da konformatzen orain arte egindakoarekin, "gehiago" nahi du.

"Gauzak lortzeko borrokatzen jarraituko dut. Oso pozik nago, hemen egon eta jarraitu nahi dudalako, eta nire ingurukoak ere oso pozik daude. Orain lanari ekin behar diot, ikasten jarraitu nahi dudala erakusteko", azpimarratu du Williamsek Lezaman emandako prentsaurrekoan.

"Hemen trebatzen jarraitu nahi dut, eta partidak eta tituluak irabazi. Dena oso azkar joan da, baina ona iristeko lan handia egin du. Orain garrantzitsuena geldirik ez geratzea da, eta ahalik eta urrutien iristeko lanean jarraitzea", esan du aurrelari gazteak.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X