Raul Garciak ezker belauneko alboko barne lotailuaren haustura du
Raul Garciari egin zaion erresonantzia magnetikoan ezker belauneko alboko barne lotailuaren haustura antzeman zaio, II gradukoa, Athleticek iragarri duen bezala. 'Belaunaren gainerako egitura anatomikoak ondo daude. Bilakaeraren zain'.
Aymeric Laporte eta Mikel Balenziaga, hasierako hamaikakoan Sevillan, eta Raul Garcia, ez dira gaurko entrenamenduan egon Ernesto Valverderen aginduetara.
Gainerako jokalariak sasoi laburra egin dute Lezaman; Iker Muniainek eta Beñat Etxebarriak lehenago amaitu dute entrenamendu hori.
Talde zuri-gorriak asteartean entrenatuko du berriro, arratsaldeko 18:00etan ateak itxita, asteazkeneko partida prestatzeko. Athleticek Madrilgalen jokatuko Kopako final-zortzirenetako bueltako partida Vila-realen kontra.