Errege Kopa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Partida irauli du Athleticek, bigarren zati bikaina eginda (3-2)

Atsedenaldian Vila-real 0 eta 2 izan da aurretik, baina Williamsek, Adurizek eta Laportek egindako golek buelta eman diote norgehiagokari. Kanporaketa Madrigalen erabakiko da.
Iragarkia
18:00 - 20:00
Athleticek partida irauli dio Vila-reali, San Mamesen (3-2)

Athleticek ondo hasi du partida, Marcelinoren taldea atzean sartuta zegoela aprobetxatuz.

Gola egiteko lehen aukera argia Iñaki Williamsek izan du, 9. minutuan. Aurrelari gaztea bakar-bakarrik geratu da Barbosa atezainaren aurrean, Beñatek emandako pase bikainari esker, baina bere errematea kanpora joan da, zutoinaren ondotik.

Bost minutu geroago, gola egiteko bigarren aukera argia izan dute bilbotarre. Beñatek korner bat atera du eta Laportek ez du gutxigatik baloia buruarekin errematatu, Barbosa atetik atera eta huts egin ostean.

Athletic hobeto ari izan denean iritsi da Vila-realen gola. Leo Baptistaok egin du, valentziarren jokaldi on baten ondorioz.

Lekuek eta Iturraspek berdinketa egiteko aukerak izan dituzte, baina partidako bigarren gola ere Marcelinoren mutilek egin dute. Samuk sartu du, kontraerasoan.

Athleticen susperraldia

Bigarren zatiaren hasieran, Vila-real oso ondo aritu da defentsan, zuri-gorrien bultzadari eutsi nahian.

Bilbotarrak Iñaki Williamsen golarekin suspertu dira. Beñatek pase bikaina eman dio, enegarrena, eta Williamsek ez du barkatu. Bibotarrak neurketan sartu dira berriro.

Talde horia hautsia geratu da, eta lehoiek etekina atera diote horri. Adurizek eta Laportek beste bi gol egin dituzte eta neurketa irauli dute. Laporte ere laugarrena sartzear izan da luzapenean.

Fitxa teknikoa:

3 - Athletic: Herrerín; De Marcos, Etxeita, Laporte, Lekue (Balenziaga, 87. min); Iturraspe (San José, 81. min), Beñat; Susaeta, Raúl García, Muniain (Aduriz, 55. min); eta Williams.

2 - Vila-real: Barbosa; Rukavina, Bailly, Víctor Ruiz, Adrián Marín; Pina, Rodri (Bruno, 80. min), Nahuel (Mario, 73. min), Samu Castillejo; Leo Baptistao (Bakambu, 66. min) eta Samu García.

Golak: 0-1, 16. min: Leo Baptistao. 0-2, 38. min: Samuel García. 1-2, 54. min: Williams. 2-2, 68. min: Aduriz. 3-2, 81. min: Laporte.

. min: Laporte.

Zure interesekoa izan daiteke

Robert Navarro Atalantaren aurka (aurredenboraldia)
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Athleticek porrot batekin itxi du denboraldiaurrea Atalantaren aurka

Athletic Clubek 1-0 galdu du Bergamon, talde zuri-gorriak 2026-27 denboraldia ofizialki hasi aurretik Sevillaren aurka Bilbon jokatu duen zortzi partiduen azken prestaketa partidan. Nicola Zalewski internazional poloniarrak bigarren zatia hasi eta berehala sartutako golari esker irabazi du partida Italiako taldeak, Athleticek ezin izan du aurreko denboraldiko Txapeldunen Ligan lortutako garaipena errepikatu.

Edin Terzic (Athletic)
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Edin Terzic: “Zaleen zirrara eta babesa antzematen ditut, klubarekiko duten lotura; lanerako jarrera oso ona da”

Athleticek abuztuaren 22an ekingo dio lehiari 2026-2027 denboraldian, EA Sports Ligan, San Mamesen, Sevilla aurkari; horretarako bederatzi egun gelditzen direla, EITBk Edin Terzic zuri-gorrien entrenatzaile berria elkarrizketatu du. “Guk, Ligako beste hainbat taldek bezala, Europan jokatzea dugu helburu”, adierazi du, “eta hitzeman ahal dut gogor lan egingo dugula horretarako”.

Julen Agirrezabala (Athletic)
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Julen Agirrezabala, Racing Santanderrera

Athleticek diru kopuru bat jasoko du 25 urteko atezainaren fitxaketarengatik, eta aldagai ekonomikoak gordeko ditu helburuen, etorkizuneko salmentaren ehunekoaren eta lehentasunez erosteko eskubidearen arabera. Agirrezabalak, 25 urtekoa bera, 65 partida ofizial jokatu ditu Athleticekin, tartean 2023-2024 denboraldiko Errege Kopako guztiak; orduan, euskal taldeak titulua irabazi zuen, eta errenteriarra giltzarria izan zen horretarako.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X