3-1 Getaferi
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Lehen garaipena ligan Aduriz eta Raul Garciari esker

Talde zuri-gorriak Getafe gainditu du San Mamesen; Aduriz (bi gol) eta Raul Garcia, bere lehen partidan, golegileak.
Aritz Aduriz, golegile. EFE

Athleticek ezin hobeto hasi zuen neurketa Getaferen kontra. Bosgarren minuturako aurretik zen talde zuri-gorria; Beñatek kornerra atera eta lehen zutoinean Aritz Adurizek buruz egin zuen Athleticen lehen gola aurtengo denboraldian BBVA Ligan.

Ernesto Valverderen taldeak lehen zatian eroso jokatu zuen eta 23. minuturako bigarren gola lortu zuten bizkaitarrek, nork eta Raul Garciak. Bere debutaren egunean erdietsi zuen gola nafarrak burukada bikainean.

Atsedenaldira 2-0eko emaitzarekin heldu zen.

Bigarren zatian aldaketa gutxi. Bizkaitarrek baloia eta gol abaguneak eta madrildarrak, ezinean. Halere, minutuak aurrera joan ahala zenbait aukera izan zituen Getafek, 65. minutuan San Josek langa azpitik baloia atera zuen eta 69.ean gola lortu zuten, Velzaquezen jaurtiketa areaz kanpotik ezin izan zuen  Iraizozek harrapatu.

Nahiz eta Getafek gola egin ez zituen aukerarik izan bigarrena egiteko, 83.ean, kontraeraso arin batean Erasok erdiratu eta Adurizek bere bigarrena egin zuen 3-1ekoa markagailuan jarriz.

GOLAK

1-0, 5. minutua: Beñatek kornerra atera eta Aritz Adurizen gola buruz.

2-0, 23. minutua: Raul Garciaren gola bere lehen partidan.

2-1, 69. minutua: Velazquez

3-1, 83. minutua. Berriro ere Aduriz, erdiraketa Erasorena

 

Zure interesekoa izan daiteke

Robert Navarro Atalantaren aurka (aurredenboraldia)
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Athleticek porrot batekin itxi du denboraldiaurrea Atalantaren aurka

Athletic Clubek 1-0 galdu du Bergamon, talde zuri-gorriak 2026-27 denboraldia ofizialki hasi aurretik Sevillaren aurka Bilbon jokatu duen zortzi partiduen azken prestaketa partidan. Nicola Zalewski internazional poloniarrak bigarren zatia hasi eta berehala sartutako golari esker irabazi du partida Italiako taldeak, Athleticek ezin izan du aurreko denboraldiko Txapeldunen Ligan lortutako garaipena errepikatu.

Edin Terzic (Athletic)
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Edin Terzic: “Zaleen zirrara eta babesa antzematen ditut, klubarekiko duten lotura; lanerako jarrera oso ona da”

Athleticek abuztuaren 22an ekingo dio lehiari 2026-2027 denboraldian, EA Sports Ligan, San Mamesen, Sevilla aurkari; horretarako bederatzi egun gelditzen direla, EITBk Edin Terzic zuri-gorrien entrenatzaile berria elkarrizketatu du. “Guk, Ligako beste hainbat taldek bezala, Europan jokatzea dugu helburu”, adierazi du, “eta hitzeman ahal dut gogor lan egingo dugula horretarako”.

Julen Agirrezabala (Athletic)
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Julen Agirrezabala, Racing Santanderrera

Athleticek diru kopuru bat jasoko du 25 urteko atezainaren fitxaketarengatik, eta aldagai ekonomikoak gordeko ditu helburuen, etorkizuneko salmentaren ehunekoaren eta lehentasunez erosteko eskubidearen arabera. Agirrezabalak, 25 urtekoa bera, 65 partida ofizial jokatu ditu Athleticekin, tartean 2023-2024 denboraldiko Errege Kopako guztiak; orduan, euskal taldeak titulua irabazi zuen, eta errenteriarra giltzarria izan zen horretarako.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X