Eibarrek nagusitasunez irabazi dio derbia Athletici (2-0)
Eibarrek lehen aldiz irabazi dio Athletici, Ipuruako derbian nagusitasun osoz gailenduta. Armaginak bilbotarrak baino gehiago izan dira; nabarmen, gainera. Valverderen taldea motel aritu da, sakontasunik gabe, eta Riesgo Eibarreko atezaina lasai asko ibili da neurketa osoan. Hasierako hamaikakoan jarri du gaur Mendilibarrek, Iruretaren ordez.
Partidako lehen minutuetan, Athleticek izan du baloiaren kontrola, baina lehoiek ez dute arriskurik sortu. Apurka-apurka, etxeko taldea jokoaren kontrola hartzen hasi da, eta gol-aukera arriskutsuak sortu ditu. Saul Berjonek eta Dos Santosek oso gertu izan dute lehen gola egitea.
Hala ere, Ipuruako zaleek ez dute gola ospatzeko asko itxaron behar izan. 33. minutuan, Laporte nahasi egin da, Enrichek baloia lapurtu dio eta Athleticeko atzelariak penaltia egin dio, argi eta garbi. Saul Berjonek jaurti, eta Iraizoz gainditu du.
Bigarren zatian, Valverdek Susaeta eta Merino sartu ditu, Lekueren eta Ibairen ordez. Alferrik. Bilbotarrek erasora jotzeko gogo handiagoa erakutsi dute, baina dinamismo eta ideiarik gabe.
Armaginek arriskua sortzen jarraitu dute, eta Adrian Gonzalezek bigarren gola egin du 61. minutuan, ezkerretik ateratako korner bat buruz errematatuta.
Jaurtiketa bakarra
Atezain nafarrak Athleticek gol gehiago hartzea saihestu du, bera izan da Eibarren bultzadari aurre egin dion bakarrenetarikoa. Bizkaitarrek ez dute amore eman, saiatu egin dira, baina presaka eta ernegatuta, eta horrela ezinezkoa da gauzak fundamentuz egitea. Datu esanguratsu bat: 85. minutuan egin dute hiru zutoinen artera joan den erremate bakarra.
Azkenean, 2-0 Eibarren alde. Ondo merezitako garaipena. Jose Luis Mendilibarren taldeak orain arte jokatutako bi jardunaldiak irabazi ditu; sei puntu ditu, beraz. Athleticek, berriz, ez du punturik, eta datorren asteburuko atsedenaldia ondo aprobetxatu beharko du erakutsitako gabeziak konpontzeko.
Fitxa teknikoa:
2 - Eibar: Riesgo; Capa, Dos Santos, Ramis, Antonio Luna; Escalante, Dani García; 'Keko' Gontán, Adrián (Arruabarrena, 77. min), Saúl Berjón (David Juncá, 74. min); eta Sergi Enrich (Borja 'Bastón', 83. min).
0 - Athletic: Gorka Iraizoz; Bóveda, Etxeita, Laporte, Lekue (Susaeta, 46. min); Elustondo, Beñat; De Marcos, Eraso (Aketxe, 61. min), Ibai Gómez (Sabin Merino, 46. min); eta Aduriz.
Golak: 1-0. 33. min. Saúl Berjón (penaltiz); 2-0. 61. min. Adrián
Zure interesekoa izan daiteke
Realak porrota jaso du Real Madrilen aurka (4-1)
Donostiako taldeak emaitza gogorrarekin galdu du Santiago Bernabeun, talde zuriari ordubetez ondo eutsi ostean. Mbappek hat trick batekin eta Viniciusek sartu ditzute madrildarren golak, eta Sucicek egin du txuri-urdinena.
Ainhoa Moraza: “Taldeak egin duen lanarekin geratu behar gara"
Emaitza gogorra Realarentzat, Londresen aurpegia eman arren (5-2)
Aturo Ruizek zuzentzen duen taldeak gol sorta ederra jaso du Londresen Chelsearen aurka jokatutako emakumezkoen Txapeldunen Ligako aurreko faseko joaneko partidan.
Owono atezainak Andorran jokatuko du, Alavesek salduta
Gasteizen ia hamarkada bat eman ondoren, nora 16 urterekin iritsi zen, atezain donostiarrak erronka berri bati ekin dio bere ibilbidean, Printzerriko taldearen eskutik.
Edin Terzic: “Talde askok sufritzen dute Camp Noun”
Athleticen entrenatzaile alemaniarrak Bartzelonaren partidaren aurkako atarian hitz egin du eta taldea nola iritsiko den aztertu du. Yuri, Vivian, Egiluz eta Prados gabe arituko dira Camp Noun.
Ramis, Celtaren aurkako partidari buruz: “Etxetik kanpo garaipena lortzeko gogoz goaz”
Luis Miguel Ramis Osasunaren entrenatzaileak gorritxoek ostegun honetan Celtaren aurka jokatuko duten partidaren analisia egin du prentsaurrekoan.
Realak emaitza ona lortu nahi du Txapeldunen Ligako atarikoan, Chelsearen aurka
Hirugarren kanporaketako joaneko partida gaur arratsaldean jokatuko dute, 19:45etik aurrera, Londresen.
Nerea Eizagirre: “Defentsako lana ondo egin behar dugu, eta ditugun aukerak aprobetxatu”
Lau urteren ondoren, Realak Txapeldunen Ligan jokatuko du berriro. Nerea Eizagirre kapitain izan zen orduan, eta hala izango da aurten ere. “Taldea indartsu” datorrela azaldu du eta Chelsearen aurkako partida zaila izango den arren, “lana ondo egin” behar dutela adierazi du.
Matarazzo: “Gure ahalmenean sinesten dugu eta pentsamendu horrekin egingo diogu aurre partidari”
Realak Real Madrilen aurka jokatuko du abuztuaren 26an, Bernabeun. Matarazzok prentsaurrekoan adierazi du “erronka bat” izango dela, baina duten “ahalmenean sinesten” dutela.
Sivera, berritzeari buruz: “Ez da erraza hain gustura egotea”
Antonio Sivera atezainak 2030. urtera arte luzatu Alavesekin duen kontratua. Gaur agerraldia egin du erabakiaz hitz egiteko.