Rayo, hurrengo aurkaria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Porrot bakarra Vallecasen jokatutako azken hamar partidetan

Aurreko denboraldiko neurketan, 0-3 nagusitu zen Athletic, San Joseren, De Marcosen eta Herreraren golekin, eta egun horretan ziurtatu zuen taldeak Txapeldunen Ligarako txartela.
Athletic, artxiboko irudia. Argazkia: EFE

Athleticek Rayo Vallecanori egingo dio bisita asteazken honetan, BBVA Ligako 5. jardunaldiko partidan. Vallecasen emaitza onak lortu ohi ditu talde zuri-gorriak eta bertan jokatutako azken hamar partidetan porrot bakarra baino ez du jaso (bost garaipen eta lau berdinketa).

2002. urtean galdu zuten bilbotarrek, azkenekoz, futbol-zelai madrildarrean (4-2). Peragon, Bolic, Michel eta Corino jokalariek sartu zituzten etxekoen golak, eta Athleticen Urrutia gaur egungo presidentea eta Ezquerro izan ziren golegileak.

Aurreko denboraldiko neurketan, 0-3 nagusitu zen Athletic San Joseren, De Marcosen eta Herreraren golekin, eta egun horretan ziurtatu zuen taldeak Txapeldunen Ligarako txartela. Garrantzi handiko garaipena izan zen.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X