2-0 Mirandesi
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Toquero eta Guillermo, golegileak

Basaurin jokatutako adiskidantzazko neurketan Atheticek Mirandes gainditu zuen.
18:00 - 20:00
Harrobia, ate-joka

Atheticek eta Mirandesek lagunarteko partida jokatu zuten bart Baskoniaren futbol-zelaian.

Ernesto Valverderen taldeak 2-0 gainditu zuen Mirandes. Aurreneko gola aurki heldu zen, 3. minutuan; Guillermoren erdiraketan Toquerok sare barrura bidali zuen baloia. Bigarren gola lehen zatian heldu zen ere eta golegilea Guillermo gaztea izan zen.

Hamaikakoan minutu gutxi dituzten jokalariak aritu ziren.

Fitxa teknikoa:

2 - Athletic Club: Herrerin; Ekiza, Etxeita, San Jose, Albizua; Moran, Iturraspe, Herrera (De Marcos, 46'); Guillermo (Lekue, 46'), Toquero eta Guarrotxena (Jonxa, 46').

0 - CD Mirandes: Bernardo; Malon (Ríos, 46'), Corral (Flaño, 46'), Gaspar (Cesar, 46'), Koikili; Nagore (Ivan), Pablo Infante (Iriome, 46'), Barahona, Muneta (Galarreta, 46'), Mujika eta Diaz de Cerio (Goiria, min.46).

Golak: 1-0, 3': Toquero. 2-0, 37': Guillermo.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X