San Jose:'Granadako partida txarraren ondorioz, aldaketak egongo dira'
Mikel San Jose Athleticeko jokalariak onartu egin du Athleticen hamaikakoan aldaketak egongo direla, astelehenean Granadaren aurka galdu ostean.
"Partida hasi eta bi ordu lehenago arte ez dugu geure burua hamaikakoan edo aulkian ikusten, guztiek dauzkagu aukerak. Baina astelehenean partida txarra egin genuen eta litekeena da aldaketak egotea", esan du ateak itxita egindako entrenamenduaren osteko prentsaurrekoan.
Entrenamendu saioari dagokionez, Aritz Aduriz taldekideekin batera aritu da aste honetan lehen aldiz, eta Valentziaren aurka jokatzeko moduan izango da.
Ibai Gomez, baja
Ibai Gomezek, aldiz, ez du igandean jokatuko, min hartuta jarraitzen duelako. Ostiral goizeko entrenamenduan ez da berdegunera atera ere.