Alaves
2025/09/18 - 16:58
Eduardo Coudet: ''Partidu fisikoa izango da; Sevilla talde bizia da''
Alavesek Sevillaren aurka jokatuko du larunbatean. Eduardo Coudet entrenatzaileak prentsaurrekoa eman du Mendizorrotzan, eta partidu gogorra izango dela badakien arren, argi du irabazten saiatuko direla.
2025/09/13 - 23:18
Tenaglia: ''Irabazle justuak gara''
Alaveseko jokalariak EA Sports Ligako 4. jardunaldian Athleticen aurkako derbian lortutako garaipenaz (0-1) hitz egin du.
2025/09/11 - 18:31
Coudet: ''Irabazteko asmoarekin joango gara San Mamesera''
Historikoki, San Mames zelai zaila da Deportivo Alavesentzat. Eduardo Coudet jakitun da estatistika ez dela bere taldearen aldekoa, baina "estatistikak hausteko daude. San Mamesera irabazteko asmoarekin joango gara", adierazi du talde babazorroko entrenatzaileak.
2025/09/04 - 15:43
Antonio Blanco: ''Eskaintzak eduki ditut, baina argi neukan nik Alavesen jarraitu nahi nuela''
Antonio Blanco Alaveseko jokalariak fitxaketen merkatuan bizi izan duenaz hitz egin du komunikabideekin, Ibaian, Alavesen entrenamendua amaituta. Fitxaketen merkatuan eskaintzak izan dituen arren, Gasteizko taldean geratzea erabaki du. (Adierazpenak, gaztelaniaz)
2025/09/03 - 16:05
Sergio Fernandez, ''gustura eta pozik'', Alavesek fitxaketen merkatuan egindako lanarekin
Sergio fernandez Alavesen kirol zuzendariak 2025-2026 denboraldiko udako fitxaketen balorazioa egin du, komunikabideetako kazetariekin partekatutako gosari informatiboan. Pozik azaldu da egindako lanarekin. (Adierazpenak, gaztelaniaz)
2025/09/02 - 16:22
Denis Suarez, Alaves: ''Beste urrats bat emateko prest dagoen taldea ikusten dut''
Alavesek Denis Suarezen aurkezpen ofiziala egin du astearte honetan, nahiz eta dagoeneko talde babazorroarekin minutuak jokatu dituen, Atletico Madrilen kontra. Denboraldi berriaren aurrean taldea nola ikusten duen azaldu du.
2025/09/01 - 17:45
Hugo Novoa Alaveseko jokalariak Mirandesen jokatuko du, utzita
22 urteko jokalari galiziarrak Burgosko taldean jokatuko du denboraldi honetan, gaur jakinarazitakoaren arabera.
2025/08/30 - 21:42
Antonio Sivera: ''Berdinketa nahiko bidezkoa da''
Alavesek 1-1 amaitu du Atletico Madrilen aurka Mendizorrotzan, EA Sports ligako 3. jardunaldiko partida. Juliano Simeone eta Carlos Vicente (penaltiz) izan dira neurketako golegileak.
2025/08/30 - 21:30
Alavesek berdindu egin du galtzen hasitako partida (1-1)
Atletico berehala aurreratu da markagailuan, baina talde babazorroak partida ona jokatu du eta laster erantzun dio, Carlos Vicentek penaltiz gola sartuta. Neurketaren amaieran, berriz, asko sufritu du emaitzari eusteko.
2025/08/29 - 17:34
Alavesek Denis Suarez fitxatu du 2027ra arte
Erdilari galiziarra Gasteizen da jada, eta 2027ko ekainera arteko kontratua sinatu du.
2025/08/28 - 18:03
Coudet: ''Arrisku egoera gehiago sortu nahi nituzke''
Alaveseko entrenatzaileak EA Sports Ligako 3. jardunaldian Atletico Madrilen aurka jokatuko duten partidaz hitz egin du (adierazpenak gaztelaniaz).
2025/08/27 - 16:44
Jon Pacheco: ''Alavesek ni hona etortzeko interes handia erakutsi du; dena positiboa izan da hasieratik''
Jon Pachecok Alavesen jokatuko du 2025/26 denboraldian, Realak utzita. Klubak jokalaria aurkeztu du gaur, asteazkena, Mendizorrotzan.
2025/08/25 - 16:00
Lucas Boyé, aurkezpenean: ''Ez da lesio larria, espero dut lehenbailehen entrenatzen egotea''
Argentinarrak lau urterako kontratua sinatu du Alavesekin, eta talde babazorroak "ilusio handiarekin" datorrela azpimarratu du. (Jatorrizkoa, gaztelaniaz).
2025/08/23 - 02:19
Carlos Vicente: ''Gauzak zuzendu behar ditugu''
Carlos Vicente Alaveseko jokalariak EA Sports Ligako bigarren jardunaldian Betisen aurka jasandako porrota (1-0) azertu du.
2025/08/23 - 01:34
Alavesek porrot egin du Betisen aurka (1-0)
Lo Celsok lehen zatian sartutako golak garaipena lortzeko balio izan dio Sevillako taldeari, area barruan asmatzea falta izan zaion Alavesen aurka.
2025/08/22 - 16:26
Alavesek Lucas Boye aurrelari argentinarra fitxatu du
Boye Granadatik iritsi da, eta 2029ra arteko kontratua sinatu du klub babazorroarekin.
2025/08/21 - 22:32
Coudet: ''Gure asmoa partida bakoitzean protagonista izatea da''
Eduardo 'Chacho' Coudet Alaveseko entrenatzaile argentinarrak EA Sports Ligako 2. jardunaldian Betisen aurka jokatuko duen partidaren atarian hitz egin du.
2025/08/19 - 15:10
Pablo Ibañez, Alaves: ''Mendin hasierako hamaikakoak debuta egitea eta irabaztea izugarria izan zen''
Pablo Ibañez Alaveseko jokalariak talde babazorroarekin egindako debutaz hitz egin du gaur hedabideen aurrean. Denboraldia irabazten hastearen garrantzia azpimarratu du.
2025/08/17 - 03:12
Tenaglia: ''Ez dakit zer daukadan baloiak beti erortzen zaizkidala''
Nahuel Tenagliak garaipenaren gola eman dio Alavesi Levanteren aurka (2-1) EA Sports Ligako 1. jardunaldian. (Adierazpenak gaztelaniaz)
2025/08/17 - 01:40
Alavesek Levante garaituz eman dio hasiera denboraldiari (2-1)
Toni Martinezek estreinatu du markagailua babazorroentzat eta Tenagliak sartu du garaipenaren gola luzapenean.