Alaves
2024/01/13 - 01:18
Alavesek ez du amore eman, eta mendean hartu du Sevilla, azken minutuan (2-3)
Arabako taldeak bere aukerak baliatu ditu, eta eroso joan da atsedenaldira, 0-2. Bigarren zatian, Sevillakoak gogor borrokatu dira jaitsiera postuak saihesteko, eta berdinketa lortu dute. Alavesek, ordea, ez du amore eman, eta amaieran utzi du neurketa erabakita, Duartek sartutako golarekin.
2024/01/11 - 16:56
Alavesek Julen Jon Guerrero fitxatu du 2025era arte
20 urteko gaztea Erromatik dator, talde zuriak utzita ibili baita bertan, eta Arabako taldearen bigarren taldean arituko da.
2024/01/07 - 13:22
Benavidezen golak Errege Kopako final-zortzirenetan sartu du Alaves (1-0)
Arabarrak Betis baino gehiago izan dira Mendizorrotzan jokatutako partidan.
2024/01/07 - 13:21
Alavesek Betisen aurka Errege Kopan lortutako garaipenaren laburpena (1-0)
Alaves Errege Kopako final-zortzirenetan sartu da, Betisi Mendizorrotzan 1 eta 0 irabazita. Gola Benavidezek egin du.
2024/01/06 - 23:53
Luis Garcia Plaza: ''Merezitako garaipena izan da''
Alaves Errege Kopako final-zortzirenetara sailkatu da, Betis 1-0 garaituta. (Jatorrizkoa, gaztelaniaz).
2024/01/02 - 23:39
Guevara: ''Gaurkoan hobeto ibili gara, baina pena izan da''
Ander Guevara Alaveseko jokalariakRealaren aurkako euskal derbian lortutako berdinketaz hitz egin du. Remiroren kaleratzeak partida baldintzatu duela onartu du, eta Realak gauzak zail jarri dizkiela.
2023/12/28 - 23:37
Alavesek 64 milioi euroko aurrekontua onartu du
23/24 denboraldirako aurrekontua ere % 99,35eko babesarekin onartu da, eta emaitza positiboa izan du: 1.060.549 euro.
2023/12/28 - 16:53
Abqar, Alaveseko atzelaria, Marokok deitu du 2024ko Afrikako Koparako
Abqarrek Ligako 6 partida eta Betisen aurkako Errege Kopako kanporaketa gal ditzake, baita finalerdietako joaneko partida ere.
2023/12/28 - 16:24
Alavesek Carlos Vicente aurkeztu du
Jokalaria Racing Ferrolen ibili da orain arte, Hypermotion Ligan; lau gol sartu eta lau asistentzia eman ditu. Gabonetako oporrak amaituta hasiko da lanean Luis Garcia Plazaren taldearekin.
2023/12/22 - 14:27
Alavesek Carlos Vicente eskuin hegalekoa fitxatu du, 2027ra arte
Jokalaria, 24 urtekoa bera, Racing Ferrolen ibili da orain arte, Hypermotion Ligan; 2023-24 denboraldian, lau gol sartu eta lau asistentzia eman ditu. Gabonetako oporrak amaituta hasiko da lanean Luis Garcia Plazaren taldearekin.
2023/12/22 - 01:14
Alavesek luzapenean galdu du 10 jokalarirekin aritu den Real Madrilen aurka (0-1)
Lucas Vazquezek egin du partidako gol bakarra, korner baten ondorioz, gol aukera argi oso gutxi izan dituen partidan.
2023/12/22 - 01:10
Ander Guevara: ''Kolpe gogorra da guztiontzat''
Alavesek 0 eta 1 galdu du Real Madrilekin, Lucas Vazquezek luzapenean egindako golaren ondorioz. Real Madril 10 jokalarirekin aritu da bigarren zati ia osoan.
2023/12/19 - 13:38
Horrela ikusi dute Nahuel Tenagliak eta Ruben Duartek Alavesek Montilivin jokatutako partida
Biek ala biek deitoratu dute Gasteizko taldeak punturik lortu ezin izatea, Gironaren aurka, baina, halaber, gogora ekarri dute txapelketak ez duela etenaldirik, eta ostegunean Real Madrilek bisitatuko duela Mendizorrotza.
2023/12/19 - 00:14
Alavesek ezin izan dio aurre egin lidergoa berreskuratu duen Gironari
Babazorroek ezin izan dute Gironakoen erasoaldia gelditu, eta 3-0 galdu dute partida. Gironak EA Sports Ligako lehenengo postua lortu du berriro ere, Real Madrilekiko bi puntuko abantailarekin.
2023/12/15 - 14:07
Sedlarrek denboraldi batez berritu du kontratua Alavesekin, beste sasoi batez luzatzeko aukerarekin
Gasteizko kluba eta jokalaria akordiora iritsi dira bi aldeak lotzen dituen kontratua luzatzeko 2025eko ekainaren 30era arte. Gainera, beste denboraldi batez luzatzeko aukera izango dute.
2023/12/13 - 12:52
Siverak Alavesen jarraituko du 2027ra arte
Horrenbestez, Gasteizko taldeko atezainak hamar denboraldi beteko ditu Alavesen. Guztira, Antonio Siverak 87 neurketa jokatu ditu orain arte.
2023/12/09 - 18:23
Alex Sola: ''Amorrua ematen du, baina baloiak ez du sartu nahi izan''
Alavesek Las Palmasekin galdu du etxean, 0-1, EA Sports Ligako 16. jardunaldiko partida. Neurketako gol bakarra Kirianek egin du, 31. minutuan.
2023/12/09 - 17:28
Alavesek porrot egin du Las Palmasen aurka, Mendizorrotzan 0-1 galduta
Babazorroek galdu egin dute (0-1) Kanaria uharteetako taldearen kontra jokatutako EA Sports Ligako 16. jardunaldiko partida. Epaileak Omorodionen bi gol baliogabetu ditu.
2023/12/06 - 22:25
Terrassa-Alaves partidako laburpena (0-1): Alkainek sartu du gola
Alaveseko jokalari gipuzkoarrak eman dio sailkatzea bere taldeari. Alaves Errege Kopako final hamaseirenetan da jada.
2023/12/06 - 20:46
Garcia Plaza: ''Partida parekatua izan da, eta pozik nago emaitzarekin''''
Luis Garcia Plaza Alaveseko entrenatzailea pozik agertu da Terrassaren kontra lortutako garaipenarekin. Neurketa parekatua izan dela onartu du. (Jatorrizko adierazpenak, gaztelaniaz).