Alaves
2024/07/05 - 21:38
Alavesek Tomas Conechny fitxatu du, 2028ra arte
Alaveseko jokalari berria uztailaren 8an hasiko da Arabako taldearekin entrenatzen.
2024/07/04 - 17:07
Alex Balboak Alaves utzi eta Almere talde holandarrean jokatuko du
Alavesen harrobiko jokalariak sei denboraldiko zikloa itxiko du euskal taldean.
2024/07/01 - 16:30
Alavesek datorren denboraldirako elastikoak aurkeztu ditu
Kamisetako marrak zabalagoak, eta marra zurien barruan marra urdin finak azaltzen dira. Praka urdina da, atzeko aldean ertz zuriak dituela. Ekipazioak "Gure hiria, gure taldea" leloa darama albo batean.
2024/06/11 - 19:39
Miguel de la Fuentek Alaves utzi du eta Leganesen arituko da
Leganesek De la Fuenteren gain zeukan derrigorrezko eroste-aukera gauzatu du, Lehen Mailara igo ondoren.
2024/05/29 - 19:45
Sergio Fernandez: 'Denboraldia bikaina izan da; nahi dugu jokalariek konpromisoa izatea, gose izatea''
Alaveseko kirol zuzendariak, Gasteizko taldeak 2023-24 denboraldian egindako lana hizpide, nabarmendu du nola talde batek, "ahalegina abiapuntu", eskuratu ahal dituen "talde horren gaitasunetik gora ere dauden kirol emaitzak".
2024/05/26 - 21:09
Garcia Plaza: ''Ez geneukan ezer jokoan, baina dena eman dugu, eta garaipena merezi izan dugu''
Luis Garcia Plaza pozarren agertu da Alavesek egin duen denboraldiagatik eta Ligako azkeneko partidara arte jokalariek erakutsi duten jarreragatik. Las Palmasen aurka berdinketa lortuta, babazorroek 10. tokian amaitu dute Liga.
2024/05/26 - 21:05
Alavesek berdindu egin du Las Palmasen aurka, denboraldiko azken partidan (1-1)
Gasteizko taldeak txapelketako bigarren itzulirik onenetakoa egin du, eta Las Palmasen aurka berdinketa lortuta amaitu du denboraldia. Partidako golegileak Carlos Vicente eta Marc Cardona izan dira.
2024/05/23 - 16:29
Ruben Duarte: ''Hasieratik gauzak ondo egin ditugu''
Alaveseko kapitaina oso pozik agertu da taldeak egindako denboraldiarekin, lehen mailan mantentzeko helburua hainbat jardunaldiren faltan lortu izanagatik.
2024/05/20 - 17:21
Luis Garcia Plaza: ''Oso pozik nago, nire gorputzak Alaves oihukatzen du alde guztietatik''
(Jatorrizkoa, gaztelaniaz). Talde arabarreko entrenatzailea oso gustura agertu da Alaveseko eserlekuan jarraitzeagatik eta anbizioa beti oso goian izan behar dutela azpimarratu du.
2024/05/19 - 17:48
Alavesen festa Mendizorrotzan, salbazioa ospatzeko
Alavesek Getaferen aurka jokatu du 2023-24 denboraldiko EA Sports Ligako 37. jardunaldiko partida. 1-0 irabazi du, salbazioa bermatuta zeukan, baina neurketa amaitutakoan zaleekin ospatu du beste denboraldi bat emango duela Lehen Mailan.
2024/05/19 - 02:06
Luis Garcia Plaza: ''Bigarren zatia ezabatuz gero, hobe; oso aspergarria izan da''
Alavesek 1 eta 0 irabazi dio Getaferi Mendizorrotzan, Carlos Vicentek 12. minutuan egindako golari esker.
2024/05/19 - 01:21
Alavesek garaipenarekin agurtu du denboraldia etxean (1-0)
Luis Garcia Plazaren taldea Getaferi gailendu zaio Mendizorrotzan, Carlos Vicentek neurketako 12. minutuan egindako golari esker.
2024/05/17 - 22:22
Garcia Plaza: ''Oso pozik nago, Alavesekin gozatzen jarraitu nahi dut''
Luis Garcia Plaza entrenatzaileak 2026ko ekainaren 30era arte luzatu du kontratua Alavesekin. Madrilgo teknikaria pozik agertu da kontratua berritu ostean.
2024/05/17 - 19:42
Garcia Plaza entrentzaileak kontratua berritu du Alavesekin 2026ra arte
Luis Garcia Plazak Gasteizko taldea zuzentzen jarraituko du. Madrilgo teknikariak bste bi urtez berritu du kontratua.
2024/05/17 - 18:59
Gorosabelek iragarri du ez duela Alavesen jarraituko
Andoni Gorosabelek klubarekin duen lotura ekainaren 30ean amaitzen da, eta datorren denboraldian beste talde baten jokatuko du. Bi aldeetako batek ere ez du jakinarazi Arrasatekoaren talde berria zein izango den; dena den, badirudi Athleticen ariko dela datorren sasoitik aurrera.
2024/05/15 - 21:30
Alavesek 19.000 kamiseta banatuko ditu mailari eusteko jaian, Getaferen aurka
Halaber, klubak 10 euroko promozio berezi bat atera du Gloriosoko bazkideentzat. Gauzak horrela, bazkide bakoitzak bi sarrera jaso ahal izango ditu prezio horretan.
2024/05/15 - 11:31
Garcia Plaza: ''Bernabeun ez baduzu bikain jokatzen, bost gol sartzen dizkizute''
Luis Garcia Plaza Alaveseko entrenatzaileak Real Madrilen kontrako partida aztertu du prentsaurrekoan. Madrilgo taldekoak hobeak izan direla onartu du, eta beraiek ez dituztela gauzak ondo egin.
2024/05/15 - 02:09
Alavesek argi galdu du Bernabeun, gehiago izan den Madril aurkari (5-0)
Bellinghamek, Viniciusek, bi aldiz, Valverdek eta Arda Gulerrek sartu dituzte Madrilgo taldearen golak. Real Madril Luis Garcia Plazaren gizonak baino hobeto aritu da, baina Alavesek ere, bereziki bigarren zatian, golen bat egiteko moduko aukerak sortu ditu.
2024/05/11 - 01:12
Jon Guridik bi gol egin ditu, bigarrena 99. minutuan, eta Alavesek puntu bat lortu du Gironaren aurka (2-2)
Azpeitiarrak Gasteizko taldearen bi golak sartu ditu, talde handi baten aurka. 2-2ko gola luzapenean egin du Guridik, eta Mendizorrotzan giro bikaina izan da.
2024/05/05 - 23:55
Ander Guevara: ''Zoriontasuna borobila eta betea da''
Alavesek Lehen Mailan jarraitzea ziurtatu du Valentzian 0-1 irabazita, denboraldia amaitzeko lau jardunaldi falta direnean.