Alaves
2025/01/03 - 15:53
Alavesek Facundo Garces aurkeztu du
Alavesek Facundo Garces aurkeztu du gaur goizean Mendizorrotzan. Talde babazorroak abuztuan fitxatu zuen 24 urteko atzelaria, baina abenduaren amaieran heldu zen Gasteizera, eta atzo batu zen estreinakoz, taldera.
2025/01/02 - 19:33
Facundo Garces Alavesekin entrenatzen hasi da, eta talde babazorroaren atzealdea indartuko du
Erdiko atzelari argentinarrak ostegunean egin du lan saioa, aurrenekoz, taldekide berriekin; izan ere, abenduaren 31n amaitu zen Club Atletico Colon taldearekin lotzen zuen kontratua. Alavesek udaran iragarri zuen Garcesen fitxaketa, eta 2028ra arte arituko da Gasteizen.
2024/12/27 - 13:58
Sivera bi hilabetez egongo da bajan, eskuan zuen lesioagatik ebakuntza egin ondoren
Atezain babazorroak joan zen igandean hartu zuen min Valentziaren aurkako partidan, Hugo Durorekin izandako tupusteko baten ondorioz.
2024/12/24 - 18:42
Ebakuntza egingo diote Siverari, eskuko haustura osatzeko
Alaveseko atezaina iragan igandean lesionatu zern, Valentziaren aurka jokatutako neurketan.
2024/12/23 - 09:48
Alavesek zapore gazi-gozoko puntua bereganatu du Mestallan (2-2)
Babazorroak bi aldiz jarri dira aurretik markagailuan. Lehen gola partida hasi eta berehala egin dute, eta bigarrena, azken txanpan. Valentziak, berriz, 97. minutuan sartu du berdintzeko gola.
2024/12/22 - 19:18
Siverak ezker eskuko atzamar bat hautsi du
Alavesek Valentziaren aurka Mestallan jokatu duen partidan lesionatu da atezain babazorroa, Hugo Durok eskuan ostikoa emanda.
2024/12/22 - 17:43
Manu Sanchez: ''Zapore mingotsa uzten dizu. Bi aldiz jarri gara aurretik''
Alaveseko jokalariak Valentziaren aurkako berdinketari (2-2) buruz hitz egin du, EA Sports Ligako 18. jardunaldian. Emaitzak zapore mingotsa utzi dio, bi aldiz jarri baitira aurretik. Hala ere, puntuatzea beti positiboa dela esan du. (Adierazpenak gaztelaniaz)
2024/12/21 - 15:37
Asier Villalibre, Fermin Muguruzaren kontzertuan tronpeta jotzen
Asier Villalibre Alaveseko jokalaria tronpeta jotzen aritu zen bart Fermin Muguruzak Miribillan (Bilbo) eskaini zuen kontzertuan. Muguruzak hainbat gonbidatu taularatu zituen, 'Gernikako bufaloa' tartean.
2024/12/20 - 00:19
Alaveseko ia akziodun guztiek onartu dute 77 milioi euroko aurrekontua
Gasteizko klubaren Akziodunen Batzar Nagusian, ostegun arratsaldean, onartu egin dituzte, halaber, gestioaren balantzea eta aurreko denboraldiko kontuak.
2024/12/19 - 11:39
Alavesek kluba maila gorenean egonkortzeko proiektuaren hiru ildo nagusiak azaldu ditu
Josean Querejeta klubaren akziodun nagusiak esan duenez, "estadioaren inbertsioari buruz, edozein dela ere, ez dago ezer itxita". Horrez gain, aitortu du Ibaiako kirol hiriaren berritze-proiektua amaituta egon behar dela 3 edo 4 urtean.
2024/12/19 - 00:14
Josean Querejeta, zelai berriaren egitasmoaz: ''Ezer ez dago itxita, 50-60 urterako proiektua behar dugu''
Ondare Proiektuaren aurkezpenean, asteazkenean, Baskonia Alaves Taldearen presidenteak adierazi du; halaber, nabarmendu du klubak "etorkizunean pentsatu" behar duela.
2024/12/15 - 20:14
Antonio Blanco: ''Ez diogu sinesteari utzi, eta berdinketaren gola iritsi da''
Alavesek eta Athleticek puntuak banatu dituzte (1-1) igande honetan Mendizorrotzan jokatu den EA Sports Ligako 17. jardunaldiko euskal derbian. Unai Gomezek aurretik jarri ditu zuri-gorriak lehen zatian, baina Joan Jordanek berdinketaren gola egin du bigarrenean.
2024/12/13 - 15:06
Coudet: ''Derbia berezia da, aurkaria sasoi oso onean dago, baina ondo iristen gara partidara''
Eduardo "Chacho" Coudet Alaveseko entrenatzaileak Arabako taldeak Athleticen aurka abenduaren 15ean, igandean, Mendizorrotzan jokatuko duen EA Sports Ligako euska derbiari buruz hitz egin dio. (adierazpenak gaztelaniaz)
2024/12/08 - 21:57
Jon Guridi: ''Bigarren gola zorte txarra izan da''
Alavesek puntu garrantzitsua lortu du Osasunarekin Sadarren jokatutako derbian bina eginda.
2024/12/07 - 19:12
Eduardo 'Chacho' Coudet: ''Partida bikaina egitea espero dugu''
Argentinarrak debuta egingo du Ligan, Osasunaren aurkako derbian. Partida zuzenean emango dute igandean ETB2k eta eitb.eus-ek. (Jatorrizkoa, gaztelaniaz)
2024/12/06 - 23:57
Facu Garces Alavesen neguko fitxaketa Gasteizen da
Facu Garces argentinarra Alaveseko jokalaria izango da 2025eko urtarrilaren 1etik aurrera. Oporrak baliatuta, Ibaian egon da, taldekide eta entrenatzaile izango dituenak ezagutzeko.
2024/12/06 - 13:18
Deportiva Minera-Alaves Errege Kopako partidaren laburpena eta golak (2-2)
Gasteizko taldeak penaltietan galdu du Deportiva Mineraren aurka, luzapena 2-2 amaitu ostean. Kike Garciak egin ditu Alavesen bi golak.
2024/12/04 - 15:43
Coudet, Alavesen entrenatzailea: ''Oso pozik nago erronka berri honekin''
Eduardo Coudet entrenatzailea aurkeztu du gaur eguerdian Alavesek, aste honetan Luis Garcia Plaza kargugabetu ostean. Erronka berriarekin oso pozik dagoela adierazi du.
2024/12/03 - 14:51
Luis Garcia Plazak euskaraz esan dio agur Alavesi
Luis Garcia Plazak Alavesen entrenatzailea izateari utzi dio, klubak kargugabetu egin baitu. Teknikaria euskaraz hitz eginez agurtu da.
2024/12/03 - 14:44
Garcia Plaza: ''Erabakia ez zait bidezkoa iruditzen, klubaren entrenatzailea izan eta helburuak bete ditut''
Luis Garcia Plazak ez du Alaves zuzenduko aurrerantzean, klubak kargugabetu egin baitu. Teknikaria prentsaurrekoan agurtu da. Erabakia ez zaio bidezkoa iruditzen, baina klubari eskerrak eman nahi izan dizkio, baita zaleei ere. (Adierazpenak, gaztelaniaz)