Alaves
2025/03/29 - 21:59
Antonio Sivera: ''Bigarren golak hil egin gaitu''
Alavesek 0-2 galdu du Rayo Vallecanoren aurka jokatu duen EA Sports Ligako 29. jardunaldiko partida.
2025/03/29 - 21:48
Alavesek porrot egin du Rayoren aurka Mendizorrotzan jokatutako partida grisean (0-2)
Penalti bat huts eginda eta erasoan eraginkortasun gutxi erakutsita, babazorroek beste porrot bat jaso dute, mailari eusteko helburuan batere laguntzen ez diena.
2025/03/28 - 18:06
Coudet: ''Azken txanpa bikaina egin dezakegula uste dut''
Rayo Vallecanoren bisita hartu baino lehen, Eduardo Coudet konfiantzaz agertu da ostiral honetan, txapelketako "azken txanpa bikaina egiteko". Argentinarrak prentsaurrekoan adierazi duenez, "hamar jardunaldi asko dira", eta "liga asko geratzen da aurretik".
2025/03/25 - 16:42
Joan Jordan: ''Hamar partida geratzen dira, hamar final''
Joan Jordan Alaveseko jokalariak taldea nola ikusten duen aztertu du gaur hedabideen aurrean. Hurrengo partida Rayoren aurka jokatuko dute.
2025/03/19 - 17:02
''Mendizorrotza gakoa da, oinarrizkoa'', dio Angel Luis Camacho Alaveseko futbolari ohiak
Futbolari ohi kanariarra Alavesen aritu zen 1997-98 denboraldian, hau da, Gasteizko taldeak Lehen Mailarako igoera lortu zuenean, EITBk elkarrizketatuta, Alavesen egoera aztertu du, eta, halaber, denboraldi historiko hura ekarri du gogora.
2025/03/19 - 13:37
Toni Martinez: ''Ederra litzateke nire momentu onena orain iristea, aurretik ditugun 10 final hauetan''
Toni Martinez Alaveseko jokalariak taldeak azken asteetan zan duen boladaz hitz egin du. Horrez gain, aurrelaria momentu onean dago, eta horretaz ere mintzatu da. (Adierazpenak, gaztelaniaz)
2025/03/15 - 00:37
Guridi: ''Ezin ditugu horrelako 'kagadak' egin''
Jon Guridi Alaveseko jokalariak EA Sports Ligako 28. jardunaldian Las Palmasen aurka lortutako berdinketaz (2-2) hitz egin du.
2025/03/15 - 00:11
Porrot zaporeko berdinketa Alavesen eta Las Palmasen artean, bi goleko aldea alferrik galduta (2-2)
Toni Martinezek eta Guridik sartu dituzte babazorroak aurretik jartzeko golak, baina Silvak, penaltiz, eta Moneirok berdinketa jarri dute.
2025/03/13 - 18:45
Coudet: ''Zerbait ikasi behar badugu, azken partidatik hartu nahiko nuke''
Eduardo "Chacho" Coudet Alaveseko entrenatzaileak ostiralean jaitsiera postuetan aurkari zuzena duen Las Palmasen aurkako partidaz hitz egin du, EA Sports Ligako 28. jardunaldian (adierazpena gaztelaniaz).
2025/03/12 - 18:25
Facu Garces: ''Jokatzea dagokidanean, diren minutuak direla, nik dena ematen dut Alavesen alde''
Facu Garces Alaveseko jokalariak EITB Mediarekin hitz egin du hainbat kontuz: taldera eta hirira nola egokitu den, zer moduz aurkitzen den eta Alavesen denboraldi amaierara arteko helburuak zeintzuk diren azaldu dizkugu. (Adierazpenak, gaztelaniaz)
2025/03/11 - 16:20
Manu Sanchez: ''Garaipena lortu behar dugu, atsedenera lasaiago joateko''
Manu Sanchez Alavesen jokalariak Las Palmasen kontrako ligako partidaren gainean hitz egin du prentsaurrekoan, taldea nola ikusten duen azaltzeko.
2025/03/08 - 20:42
Sivera Gasteizko ospitale batera eraman dute, buruan kolpe gogorra hartu baitu
Atezainari ebakuntza egin diote arratsaldean, beheko ezpaina berregiteko. Klubak jakinarazi duenez, jokalaria ospitaleratuta egongo da gaur gauean, eta "ziurrenik bihar jasoko du alta".
2025/03/08 - 20:21
Manu Sanchez: ''Nekatuta gaude, sufrimendu handiko partida izan delako''
Manu Sanchez Alaveseko jokalariak EA Sports Ligako 27. jardunaldian Vila-realen aurka lortutako garaipenaz (1-0) hitz egin du. Sanchezen golak hiru puntu eman dizkie babazorroei Mendizorrotzan. (adierazpenak gaztelaniaz)
2025/03/08 - 20:14
Alavesek garaipen epikoa lortu du Vila-realen aurka, partida bederatzi jokalarirekin amaituta (1-0)
Siverak partidako ezustekoa eman du, Ayozerekin talka eginda konortea galdu baitu. Bere onera etorri ondoren, atezainari txartel gorria atera dio epaileak, jokaldi horretan bertan. Beste txartel gorria Antonio Blancok ikusi du.
2025/03/06 - 17:18
Coudet: ''Mendin irabaztearen zorra daukagu''
Eduardo "Chacho" Coudet Alavesen entrenatzaileak Vila-realen aurka EA Sports Ligako 27. jardunaldian jokatuko duten partidaz hitz egin du (Adierazpenak, gaztelaniaz).
2025/03/06 - 00:16
Mouriño: ''Ahalik eta lasterren hasi behar gara irabazten, Mendizorrotzak gure gotorlekua izan behar du''
Alavesen atzelari uruguaitarrak nabarmendu du zein den garaipenera bueltatzeko bidea: "Atzealdean sendo ibiltzea, eta golak egitea". Larunbatean, Gasteizko taldeak Vila-real hartuko du etxean.
2025/03/02 - 22:12
Coudet: ''Taldeak ez du talde hil baten moduan jokatzen''
Eduardo "Chacho" Coudet Alavesen entrenatzaileak Mallorcaren aurka EA Sports Ligako 26. jardunaldian lortutako berdinketaz hitz egin du. Emaitzei dagokienez taldea pasatzen ari den bolada latzari buruz hitz egin du. (Adierazpenak, gaztelaniaz).
2025/03/02 - 21:46
Kike Garciak puntu bat eman dio Alavesi, Mallorcan (1-1)
Mallorcak hartu du aurrea markagailuan, Asanok boleaz gol ikusgarria eginda. Alavesek hobeto jokatu du bigarren zatian. Kike Garciak sartu du berdinketaren gola.
2025/03/01 - 18:19
Coudet: ''Mailari eutsiko diogu, hori lortzeko konfiantzaz gaude''
Alavesek Mallorcari egingo dio bisita igandean, EA Sports Ligako 26. jardunaldiko partidan. (Jatorrizkoa, gaztelaniaz)
2025/02/25 - 18:03
Las Palmas vs Alaves partida, zuzenean eitb.eus-en eta ETB1en, martxoaren 14an
Babazorroek Kanaria Handian jokatuko dute EA Sports Ligako 28. jardunaldiko neurketa. Norgehiagoka zuzenean emango dute eitb.eus-ek eta ETB1ek, 21:00etan.