Gustavo Albarracinek Kroaziako NK Istran jokatuko du utzita denboraldia bukatu arte
Orain arte 19 urteko jokalari argentinar gaztea Hypermotion Ligako Huescan zegoen utzita. Pulako taldean jokatuko du, Oriol Rieraren aginduetara, denboraldia amaitu arte. NK Istra hirugarren sailkatua da Kroaziako lehen mailan, eta Alaves klubaren jabea da.
Gustavo Albarracin, NK Istraren elastikoarekin. Irudia: Alaves
Alaveseko Gustavo Albarracin erdilari argentinarrak utzita jokatuko du Kroaziako NK Istran, talde arabarrak gaur iragarri duenez.
19 urteko jokalari gazteak Pulako taldean jokatuko du, Oriol Rieraren aginduetara, denboraldia amaitu arte.
Albarracin joan den udan iritsi zen Gasteizko taldera, lau denboraldiko akordio batekin, eta Hypermotion Ligako SD Huesca taldean utzita jokatzeko akordioa itxi zuten ondoren, baina ez du behar adinako protagonismorik izan Aragoiko taldean.
Hori dela eta, talde babazorroak jokalariaren egoera aldatzea erabaki du, Alavesen jabetza den NK Istra taldera bidaltzea. Kroaziako ligan hirugarren sailkatua da Istra.
Zure interesekoa izan daiteke
Jon Pacheco, Alavesi utzitako jokalaria: “Kopa eta Reala gainera, oso berezia”
Jon Pacheco Alavesi utzitako Realeko atzelariak partida hau beretzat oso berezia dela nabarmendu du, Errege Koparen final-laurdenak direlako eta Realaren aurkakoa delako. Partida “gogorra bai, eta seguru aski joko gutxi egonen da eta aukera gutxi” izanen dela aurreikusi du jokalari baztandarrak.
Coudet: "Partida on bat egin eta oso futbol ona erakutsi nahiko nuke; guretzat hau da finala"
Alavesek Errege Kopako final-laurdenak jokatuko ditu Realaren aurka, Mendizorrotzan. Coudetek, prentsaurrekoan, argi utzi du “dena emango dutela”, Kopak fase gehiago baditu ere, biharkoa “kanporaketa da, dena edo ezer ez”.
Angel Perez, gaurko aurkezpenean: "Gogor jardungo dut beti, apaltasunez eta sakrifizioz"
Angel Perez aurkeztu dute gaur goizean Alaveseko jokalari berri gisa, eta lan egiteko eta talde babazorroaren dinamikara ahalik eta azkarren egokitzeko gogoz dagoela azpimarratu du.
Ibrahim Diabate aurrelariak Alavesen jokatuko du 2025-2026 denboraldiaren amaierara arte
Diabate GAIS Suediako Ligako taldetik iritsi da euskal klubera; 26 urte ditu, eta Mallorcaren eta Sevillaren bigarren taldeetan aritu da, besteak beste.
Raul Fernandez, Alavesen atezaina: "Oso kanporaketa lehiatua izango dela uste dut"
Raul Fernandez Alavesen atezainak asteazken honetan Realaren kontra Mendizorrotzan jokatuko duten final-laurdenetako kanporaketari buruz hitz egin du.
Ville Koskik utzita jokatuko du Alavesen
Finlandiako atzelariak denboraldi amaierara arte jokatuko du talde babazorroan, NK Istrak utzita.
Alavesek markagailua iraulita garaitu du Espanyol, bigarren garaipena jarraian lortuz (1-2)
Gasteizko taldea indartuta atera da RCDE Stadiumetik, Kataluniako taldearen bolada txarra baieztatu duen partidari buelta eman ostean.
Nikola Marasek utzita jokatuko du Mirandesen
Jokalari serbiarra ez da Eduardo Coudeten planetan sartu ikasturte hasieratik, eta orain Bigarren Mailako Mirandes taldean jokatzeko aukera izango du.
Chacho Coudet: "Erosoago sentitzen gara etxean jokatuta, baina taldearen dinamika onari eutsi nahi diogu"
Alavesek Espanyolen aurka jokatuko du Ligako hurrengo jardunaldian eta Chacho Coudet talde babazorroaren entrenatzaileak neurketaren analisia egin du.