Ville Koskik utzita jokatuko du Alavesen
Finlandiako atzelariak denboraldi amaierara arte jokatuko du talde babazorroan, NK Istrak utzita.
Alavesek eta NK Istrak akordioa adostu dute Ville Koski (Tude, Finlandia, 2002ko urtarrilaren 27a) 2025-2026 denboraldiaren amaierara arte talde babazorroan utzita jolasteko.
Koski defentsa zentrala da, Finlandiako selekzioarekin aritu da kategoria guztietan, eta NK Istraren jokaldi onenetako bat da. Kroaziako taldea egun Europako postuetan dago.
Arabako errefortzu berria Finlandiako PKKU klubeko beheko mailetan hezi zen. Ibilbide profesionala FC Honka Espooko taldean hasi ondoren, 2023-24 denboraldian Kroaziako futbolera egin zuen jauzi, NK Istrak fitxatuta. 64 partida ofizial jokatu ditu talde horrekin.
Zure interesekoa izan daiteke
Sanchez Flores: “Partida bakoitza irabaztera irten beste aukerarik ez dugu ikusten"
Quique Sanchez Flores Alaveseko entrenatzaileak "finala" balitz bezala hartu du igandean Osasunaren aurka jokatuko duten derbia. Geldialdiak Alavesi taktika lantzeko aukera eman diola azpimarratu du, partida horri begira baikor agertu da, eta "arima osoa" eta "energia guztia" jarriko dutela esan du.
Pablo Ibañez, igandeko Alaves-Osasuna derbiaz: “Partida oso berezia izango da niretzat”
Kirol ibilbide osoa Osasunan eman eta gero, Alaveseko erdilariak taldekide ohiak izango ditu aurkari Mendizorrotzan. Derbian, Gasteizko taldea saiatuko da islatzen Sanchez Flores entrenatzaileak jokalariei adierazi diena.
Andrea Esteban: “Asteburu honetan taldea maila gorenera itzuliko dela ziurtatzea espero dut"
Hain zuen, Valentziak Bartzelona B liderraren zelaian jokatuko du; beraz, Valentziak galdu edo berdintzen badu eta Alavesek Cacereño mendean hartzen badu, babazorroak maila gorenean arituko dira datorren denboraldian.
Alavesek F Moeve Ligara igotzea lor lezake, igande honetan, Mendizorrotzan, Cacereñoren aurka
Andrea Estebanen taldeak aurkaria garaitzen badu, eta larunbatean, Bartzelonak Valentziaren aurka irabazi edo berdintzen badu, matematikoki Moeve F Ligara igoko litzateke. Horrela, Alavesen zaleek igoera Mendizorrotzan ospatu ahalko lukete.
Nahuel Tenaglia Alavesekin Lehen Mailan 100 partidetara ailegatu da Celtaren aurkako garaipen historikoan
Tenaglia 2021-2022 denboraldian ailegatu zen Alavesera, eta, orain arte, 146 neurketa jokatu ditu Gasteizko taldearekin. Atzelariak igande honetan lortu zuen erregistro honetara ailegatzea, Quique Sanchez Floresen taldeak Celtaren aurka jokatutako norgehiagoka handian (3-4).
Toni Martinez: “Zalantzarik gabe, gogoratzeko moduko partida izango da"
Alavesek garaipen historikoa lortu du Celtaren aurka Balaidosen, 3-0 galtzen joan eta gero, markagailua iraulita. Toni Martinez erabakigarria izan da, bi gol sartu ditu eta.
Alavesek handia egin du Balaidosen (3-4)
3-0 galtzen joan ostean, Quique Sanchez Floresen taldeak markagailua irauli, eta 3 puntu garrantzitsu bereganatu ditu jaitsiera postuetatik aldentzeko.
Quique Sánchez Flores: "Imajinatzen dugun partida jokatu behar dugu"
Celtaren aurkako partidaren atarian emandako prentsaurrekoan, Gloriosoko entrenatzaileak esan du ilusioz gainezka dagoela taldearekin, eta orain arte bezala lan eginez gero helburua lortzen joango dela. "Garrantzitsua da imajinatzen dugun partida jokatzea" adierazi du Sanchez Floresek.
Jonny Otto: “Ahalik eta lan gehien egiteko prest zelairatuko gara, atea hutsean uzteko"
Jonny Otto Alaveseko jokalaria Galiziara itzuliko da asteburu honetan, Celtaren aurka jokatzeko. Prentsaurrekoan adierazi du nola sentitzen den partidaren aurrean, eta taldeak nola ekingo dion denboraldiaren azken zatiari.
Vila-realek garaipenik gabe utzi du Alaves luzapenean (1-1)
Bisitari batek bere atean sartutako gol batek aurretik jarri ditu babazorroak, baina Pepek etxekoen festa zapuztu du luzapenean.