Lagapena
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Nikola Marasek utzita jokatuko du Mirandesen

Jokalari serbiarra ez da Eduardo Coudeten planetan sartu ikasturte hasieratik, eta orain Bigarren Mailako Mirandes taldean jokatzeko aukera izango du.

 

Nikola Maras
Nikola Maras. Argazkia: @Alaves

Alavesek eta Mirandesek Nikola Marasen lagapena adostu dute denboraldi amaierara arte, talde arabarrak jakinarazi duenez.

Erdilari serbiarra ez da Eduardo Coudeten planetan sartu ikasturte hasieratik, eta orain Bigarren Mailako Mirandes taldean jokatzeko aukera izango du.

Marasek 30 urte ditu, eta 2022/2023 ikasturtean iritsi zen Alavesera. Talde babazorroan 20 partida jokatu zituen Espainiako futboleko bigarren mailan.

Ondoren, Levanten jokatu zuen utzita, eta joan den denboraldian Sportingen izan zen. 


Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X