Lesioa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Jon Pacheco baja izango da Alavesen, ezker sorbaldako lotailuak hautsi baititu

Atzelari nafarrak min hartu zuen Rayoren aurkako partidan, lurrera erorita. Talde babazorroak jakinarazi duenez, ez diote ebakuntzarik egingo.
Jon Pachecoren artxiboko irudia
Jon Pachecoren artxiboko irudia

Jon Pacheco Alaves taldeko erdiko atzelariak ezingo du jokatu hurrengo asteetan, Rayoren kontrako neurketan min hartu baitzuen ezker sorbaldan. 

Atzelari zuri-urdinak ezker sorbaldako lotailuak hautsi zituen. Ez diote ebakuntzarik egingo, eta osatzeko tratamendua hasi du. Garapenaren arabera erabakiko dute zenbat denbora behar duen. 

Futbolari nafarra lurrera erori zen Rayo Vallecanoren kontrako norgehiagokan, Antonio Sivera atezainarekin talka egin ostean, eta orduan hartu zuen min, atsedenaldiaren atarian. 

Zure interesekoa izan daiteke

Dafne Triviño
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Dafne Triviño: “Alavesek prozesuan sinetsi du, eta emakumezkoen taldea lehen mailara igotzea da saria"

Bigarren mailan hiru denboraldi gogor eman ostean, Alaveseko emakumezkoen taldea maila gorenean lehiatuko da datorren denboraldian. Dafne Triviño kirol arduradunak klubaren konpromisoa azpimarratu du. "Alavesek prozesuan sinetsi du", horren arabera, eta konfiantza hori funtsezkoa izan da emakumezkoen futboleko maila gorenera igotzeko helburua lortzeko.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X