EA Sports Liga
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Alavesek ezin izan du burua altxatu Mallorcan (1-0)

Babazorroak Mallorca baino gehiago izan dira, baina gola sartzea asko kostatzen zaie. Jagoba Arrasateren taldeak, berriz, ondo baliatu du bere aukera, eta ligako lehen garaipena lortu du.
Lucas Boye, baloiarekin, Pablo Maffeoren aurrean. Argazkia: EFE
Lucas Boye, baloiarekin, Pablo Maffeoren aurrean. Argazkia: EFE

Deportivo Alavesek bolada txarrari buelta eman ezinda jarraitzen du, gaur 1-0 galdu baitu Mallorcan. Takuma Asanok sartu du gola, babazorrek defentsan egindako hutsa baliatuta.

Mallorcarentzat hil edo biziko partida izan da, ligan garaipenik lortu gabe zegoelako, gaur arte. Horrela, bada, etxeko taldeko jokalarien urduritasuna nabarmena izan da hasieratik.

Chacho Coudeten mutilak, berriz, aurkaria baino gehiago izan dira zelaian. Alabaina, baloiaren jabetza izan arren, ez dute gola sartzeko aukera garbirik sortu.

Gainera, Pachecok eta Tenagliak defentsan egindako huts baten ondorioz, Mallorca aurretik jarri da markagailuan. Takuma Asanok egin du gola, Muriqirekin eta Domenechekin jokaldia egin eta gero.

Partida aldapa gora jarri zaio Alavesi, eta berdinketaren bila joan da atsedenaldiaren ostean. Halako batean, Tenagliak jaurtitako baloiak langa jo du. Egiari zor, Mallorcak izan du aukera 2-0ekoa egiteko. Edonola ere, ez da gol gehiagorik igo markagailura, eta Chacho Coudeten taldeak beste porrot bat jaso du. 

Zure interesekoa izan daiteke

Dafne Triviño
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Dafne Triviño: “Alavesek prozesuan sinetsi du, eta emakumezkoen taldea lehen mailara igotzea da saria"

Bigarren mailan hiru denboraldi gogor eman ostean, Alaveseko emakumezkoen taldea maila gorenean lehiatuko da datorren denboraldian. Dafne Triviño kirol arduradunak klubaren konpromisoa azpimarratu du. "Alavesek prozesuan sinetsi du", horren arabera, eta konfiantza hori funtsezkoa izan da emakumezkoen futboleko maila gorenera igotzeko helburua lortzeko.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X