EA SPORTS LIGA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Alavesek lehen mailan jarraituko du datorren denboraldian, Valladoliden garaipena lortuta (0-1)

Kike Garciak egin du babazorroen gola, penaltiz, lehen zatian. Norgehiagokaren azken txanpan, Valladolidek aurrera jo du, eta Alavesek sufritu egin du emaitzari eusteko.
Alaveseko jokalariak, Kike Garciaren gola ospatzen. EFE
Alaveseko jokalariak, Kike Garciaren gola ospatzen. EFE

Alavesek 0-1 irabazi dio Valladolidi Zorrillan, eta, horrenbestez, datorren denboraldian EA Sports Ligan jarraituko duela ziurtatu du, liga bukatzeko jardunaldi bakarra gelditzen dela.

Babazorroen gola Kike Garciak sartu du, penaltiz, lehen zatian. 'Chacho' Coudeten taldeak kontrolpean izan du neurketa, eta bigarrenean, pare bat gol aukera ere izan ditu partida ixteko.

Ez ditu baliatu, eta azken txanpan, sufritu egin du, Valladolidek aurrera jo duelako, jokoan ezer ez zuen arren; izan ere, duela zenbait jardunaldi erabaki zen talde horrek Bigarren Mailara jaitsiko zela.

Edonola ere, Alavesek ondo eutsi dio erasoari, eta, azkenean, hainbeste nahi eta behar zuen garaipena lortu egin du. Asko kostata eta liga bukatzeko azken-aurreko jardunaldian iritsi da Gasteizko taldearen salbazioa. 

Jokalariek eta entranatzaileak gogotik ospatu dute zelaian, baita Euskal Herritik joandako zaleek ere, harmailetan.

KIKE GARCIAREN GOLA:

Zure interesekoa izan daiteke

Dafne Triviño
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Dafne Triviño: “Alavesek prozesuan sinetsi du, eta emakumezkoen taldea lehen mailara igotzea da saria"

Bigarren mailan hiru denboraldi gogor eman ostean, Alaveseko emakumezkoen taldea maila gorenean lehiatuko da datorren denboraldian. Dafne Triviño kirol arduradunak klubaren konpromisoa azpimarratu du. "Alavesek prozesuan sinetsi du", horren arabera, eta konfiantza hori funtsezkoa izan da emakumezkoen futboleko maila gorenera igotzeko helburua lortzeko.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X