Lesioa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Sivera Gasteizko ospitale batera eraman dute, buruan kolpe gogorra hartu baitu

Atezainari ebakuntza egin diote arratsaldean, beheko ezpaina berregiteko. Klubak jakinarazi duenez, jokalaria ospitaleratuta egongo da gaur gauean, eta "ziurrenik bihar jasoko du alta".
Sivera, Pinoren aurkako jokaldi batean. Argazkia: EFE.
Sivera, Pinoren aurkako jokaldi batean. Argazkia: EFE.

Antonio Sivera Alaveseko atezaina Gasteizko ospitale batera eraman dute, Ayoze Perez Vila-realeko jokalariarekin talka eginda konorterik gabe geratu baita.

Gasteizko klubak prentsa-ohar baten bidez jakinarazi duenez, Siverak "azterketa mediko gehiago egingo ditu bere egoera ebaluatzeko".

Bi jokalariek elkarrekin egin dute talka, eta atezaina konorterik gabe geratu da. Bi taldeetako medikuek eta larrialdi zerbitzuek artatu dute, eta Mendizorrotza isilik geratu da hamar minutuz, artatzen izan diren bitartean.

Sivera berdegunean bertan etorri da bere onera, eta bere kabuz irten da zelaitik, Vila-realen eraso bat areaz kanpo eskuarekin mozteagatik txartel gorria erakutsi baitio epaileak.

Atezainari ebakuntza egin diote arratsaldean, beheko ezpaina berregiteko. Klubak jakinarazi duenez, jokalaria ospitaleratuta egongo da gaur gauean, eta "ziurrenik bihar jasoko du alta".

Zure interesekoa izan daiteke

Dafne Triviño
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Dafne Triviño: “Alavesek prozesuan sinetsi du, eta emakumezkoen taldea lehen mailara igotzea da saria"

Bigarren mailan hiru denboraldi gogor eman ostean, Alaveseko emakumezkoen taldea maila gorenean lehiatuko da datorren denboraldian. Dafne Triviño kirol arduradunak klubaren konpromisoa azpimarratu du. "Alavesek prozesuan sinetsi du", horren arabera, eta konfiantza hori funtsezkoa izan da emakumezkoen futboleko maila gorenera igotzeko helburua lortzeko.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X