Jokalari berria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Aleñak Alavesen jokatuko du, utzita, 2024-25 denboraldiko amaierara arte

Erdilaria, 27 urtekoa bera, Getafetik iritsi da Gasteizko klubera; Madrilgo talde horretan aritu aurretik, Bartzelonan eta Betisen ere jokatu zuen, Lehen Mailan.
Carles Aleña denboraldiaren amaierara arte izango da Alavesen. Irudia: Alaves.
Carles Aleña denboraldiaren amaierara arte izango da Alavesen. Irudia: Alaves.

Carles Aleña erdilariak Alavesen jokatuko du, utzita, 2024-25 denboraldiaren amaierara arte, astelehenean Gasteizko klubak iragarri duenez. Aleña Getafetik iritsi da taldera, eta 2020-21 denboralditik ibili da Getafen.

Aleña, 27 urtekoa bera, Bartzelonaren harrobian hazi zen futbolari gisa, eta partida batzuk jokatu zituen Bartzelonako lehen taldean. 2019-20 denboraldian, Betisen jokatu zuen, utzita, eta 2020-21ean Getafen; 2021etik da Madrilgo taldeko jokalaria, eta orain Getafek Alavesen izango du utzita.

"Espainiako futbolaren elitean kalitate eta esperientzia egiaztatua duen jokalaria da Aleña, Alavesek nabarmendu duenez.

Halaber, Alavesek iragarri du Tomas Conechnyri alta eman diotela ospitalean, eta Gasteizera itzuliko dela, igandean izandako lesioa sendatzeko prozesuari ekitea helburu; jokalariak "burezurrean fisura bat" du, eta, ondorioz, Bartzelonako ospitale batean ingresatu zuten igandean, Bartzelona-Alaves partidaren ostean.

Zure interesekoa izan daiteke

Dafne Triviño
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Dafne Triviño: “Alavesek prozesuan sinetsi du, eta emakumezkoen taldea lehen mailara igotzea da saria"

Bigarren mailan hiru denboraldi gogor eman ostean, Alaveseko emakumezkoen taldea maila gorenean lehiatuko da datorren denboraldian. Dafne Triviño kirol arduradunak klubaren konpromisoa azpimarratu du. "Alavesek prozesuan sinetsi du", horren arabera, eta konfiantza hori funtsezkoa izan da emakumezkoen futboleko maila gorenera igotzeko helburua lortzeko.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X