Fitxaketa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Tenagliak 2027ra arte jarraituko du Alavesen

18 hilabete Gasteizen utzita eman ondoren, argentinarra Talleres taldera itzuli zen, eta talde horrekin negoziatu dute eskualdaketa.
Nahuel Tenaglia. Argazkia: Alaves
Nahuel Tenaglia. Argazkia: Alaves

Nahuel Tenaglia jokalari argentinarrak beste lau denboraldiz jarraituko du Alavesen, 2027ra arte, Gasteizko taldeak igande honetan baieztatu duenez.

Horrela, hegalekoak Arabako eskuin hegala indartuko du. 18 hilabete Gasteizen utzita eman ondoren, argentinarra Talleres taldera itzuli zen, eta talde horrekin negoziatu dute eskualdaketa.

Tenagliak funtsezko hiru gol sartu zituen Lehen Mailara igotzeko bidean, eta eztabaidaezina izan zen eskuin hegaldean.

Jokalaria Gasteizen da jada Luis Garcia Plazaren aginduetara entrenatzeko.

Zure interesekoa izan daiteke

Dafne Triviño
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Dafne Triviño: “Alavesek prozesuan sinetsi du, eta emakumezkoen taldea lehen mailara igotzea da saria"

Bigarren mailan hiru denboraldi gogor eman ostean, Alaveseko emakumezkoen taldea maila gorenean lehiatuko da datorren denboraldian. Dafne Triviño kirol arduradunak klubaren konpromisoa azpimarratu du. "Alavesek prozesuan sinetsi du", horren arabera, eta konfiantza hori funtsezkoa izan da emakumezkoen futboleko maila gorenera igotzeko helburua lortzeko.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X