Levante-Alaves, igandean
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Alavesek normaltasuna berreskuratu du, egindako probek negativo eman ostean

Burgui jokalariak, berriz, etxean isolatuta jarraitzen du sintoma arinekin.
Alaveseko jokalariak, LaLigako partida batean
Alaveseko jokalariak, LaLigako partida batean. Argazkia: Efe.

Alavesek normaltasuna berreskuratu du larunbat honetan Burguik positibo eman osteko probetan emaitza negatiboak emanda. Ondorioz, igandean Levanteren aurka jokatu beharreko partida aurreikusi bezala jokatuko dute.

Gasteizko klubak, Kirol Kontseilu Gorenak eta LaLigak ezarritako osasun protokoloei jarraituta, lehen taldeko burbuila osatzen duten guztiei PCR probak egin dizkie ostiralean eta antigenoen proba larunbatean.

Guztiek negatibo eman dute eta, Ibaiako instalazioak desinfektatu ostean, taldeak entrenamendu saio normala egingo du Levanteren aurka jokatu behar duten 9. Jardunaldiko partida prestatzeko.

Bestalde, Burgui positibo eman duen jokalariak bere etxean jarraitzen du sintoma arinekin, futbolariak berak sare sozialetan iragarri bezala.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X