Entrenatzaile berria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Karanka eta Gracia, baztertuta Alaves zuzentzeko

Arabako taldeak Luis Zubeldia entrenatzaile kargutik kendu zuen igandean eta teknikari berriaren bila ari da. Argi dago Aitor Karanka eta Javi Gracia ez direla izango argentinarraen ordezkoak.
Aitor Karanka. Argazkia: EFE
Aitor Karanka. Argazkia: EFE

Alavesek Luis Zubelia entrenatzaile kargutik kentzea erabaki zuen igandean laugarren porrota jarraian jaso ostean. Orain, teknikari berriaren bila ari dira, eta EiTBko kirol erredakzioak jakin duenez, klubaren ordezkoen zerrendan zeuden Aitor Karanka eta Javi Gracia ez dira Alaveseko entrenatzaile berriak izango.

Gracia eta Karanka, Sergio Fernandez kirol zuzendariaren zerrendan egon dira Zubeldia ordezkatzeko. Klubak Aitor Karankari deitu dio entrenatzaile kargua eskaintzeko, baina arabarrak ezezkoa eman dio Alavesi. Javi Graciaren kasuan, negoziazioek ez dute aurrera egin arrazoi ezberdinengatik.

Bitartean, klubak entrenatzaile berriaren bila jarraitzen du. Astelehen honetan Javier Cabellok zuzendu du Alavesen entrenamendua.

 

Zure interesekoa izan daiteke

Dafne Triviño
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Dafne Triviño: “Alavesek prozesuan sinetsi du, eta emakumezkoen taldea lehen mailara igotzea da saria"

Bigarren mailan hiru denboraldi gogor eman ostean, Alaveseko emakumezkoen taldea maila gorenean lehiatuko da datorren denboraldian. Dafne Triviño kirol arduradunak klubaren konpromisoa azpimarratu du. "Alavesek prozesuan sinetsi du", horren arabera, eta konfiantza hori funtsezkoa izan da emakumezkoen futboleko maila gorenera igotzeko helburua lortzeko.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X