Leganes Hiria Saria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Alavesek penaltietan galdu du Leganesen kontra

Arauzko 90 minutuak bana bukatu ondoren, babazorroek 4-2 galdu dute penaltietan. Pedrazak egin du gasteiztarren gola.
Alfonso Pedraza, autor del gol del Alavés. EFE
Alfonso Pedraza, autor del gol del Alavés. EFE

Alavesek adiskidantzazko neurketa jokatu du bart Madrilen, Leganes Hiria Sariaren XVIII. edizioa, hain zuzen ere.

Arauzko denbora bana bukatu ondoren, 4-2 galdu du penaltietan Luis Zubeldiaren taldeak. Pedrazak egin du gasteiztarren gola partida hasi eta berehala, 8. minutuan, baina partidaren azken txanpan Leonardok berdinketa jarri du markagailuan. Penaltietan erabaki da, beraz, partida.

Fitxa teknikoa:

1 - Leganes: Champagne; Bustinza, Diouf, Mantovani, Raul Garcia; Moran, Gumbau; El Zhar, Szymanowski, Eraso; eta Guerrero. Hauek ere jokatu dute: Cuellar, Marcos, Muñoz, Dos Santos, Diego Rico, Ruben Perez, Mozo, Gabriel, Arribas, Omar, Leonardo eta Junior.

1 - Alaves: Pacheco; Víctor, Maripan, Ely, Hector Hernandez; Wakaso, Manu Garcia; Romero, Pedraza; Enzo eta Santos. Hauek ere jokatu dute: Dieguez, Katai, Demirovic, Burgui eta Krsticic.

Golak: 0-1, 8. min: Pedraza. 1-1, 81. min: Leonardo.

Penaltiak:  0-1: Katai, gola. 1-1: Ruben Perez, gola. 1-1: Hector Hernandez, kanpora. 2-1: Mozo, gola. 2-1: Wakaso, kanpora. 3-1: Diego Rico, gola. 3-2: Manu Garcia, gola. 4-2: Leonardo, gola.

Zure interesekoa izan daiteke

Dafne Triviño
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Dafne Triviño: “Alavesek prozesuan sinetsi du, eta emakumezkoen taldea lehen mailara igotzea da saria"

Bigarren mailan hiru denboraldi gogor eman ostean, Alaveseko emakumezkoen taldea maila gorenean lehiatuko da datorren denboraldian. Dafne Triviño kirol arduradunak klubaren konpromisoa azpimarratu du. "Alavesek prozesuan sinetsi du", horren arabera, eta konfiantza hori funtsezkoa izan da emakumezkoen futboleko maila gorenera igotzeko helburua lortzeko.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X