Mendizorrotzan
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Alaves-Las Palmas, bana liderraren kontra

Las Palmasek, jokalari bat gutxiagorekin, 84. minutuan erdietsi zuen berdinketaren gola, Jonathan Vierari esker.
Alavesen berdinketa

Alavesek eta Las Palmasek bana egin zuten Mendizorrotzako futbol-zelaian jokatutako neurketan.

Gasteiztarrak 47. minutuan aurretik jarri ziren markagailuan Adelante Ligako liderraren kontra Despotovic golari esker. Azken ordu erdia jokalari bat gehiagorekin jokatu zuten Roque kanporatu baitzuten, baina ez uten neurketa erabaki.

Norgehiagoka bukatzear Jonathan Vierak lortu zuen berdinketaren gola. Las Palmasek lider sendo jarraitzen du.

Fitxa Teknikoa:

1 - Alaves: Manu Fernandez, Medina, Einar, Laguardia, Xabi Castillo, Toribio, Manu García, Juli (Sangalli, 62'), Toti (Manu Barreiro, 86'), Raul Garcia, Despotovic (Ion Velez, 74').

1 - Las Palmas: Casto; David Simon, Marcelo Silva, David Garcia, Christian Fernandez (D. Castellano, 74'); Hernan, Javi Castellano, Roque; Guzman (Jonathan Viera, 60'), Araujo eta Vicente Gomez (Momo, 61').

Golak: 1-0, 47': Despotovic. 1-1, 84': Jonathan Viera.

Jonathan Viera.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X