Euro 2022
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ingalaterrak garaipena eskuratu du Austriaren aurka Eurokopako estreinako partidan

Ingalaterrako selekzioak 1-0ko emaitzarekin hartu du mendean Austria 2022ko Eurokopako lehen norgehiagokan.
Ingalaterra
Ingalaterrako selekzioko jokalariak Austriari sartu dioten gola ospatzen. Argazkia: EFE

Ingalaterrak irabazi egin dio Austriari (1-0) 2022ko Eurokopako estreinako partida. Eurokopari hasiera eman dion neurketa Wembleyn (Londres) jokatu da asteazken honetan (uztailak 6) eta Ingalaterrako selekzioak garaipena erdietsi du bere zaleen aurrean.

Austriak bikain ekin dio norgehiagokari, eta lehen minutuetan harritu egin ditu Wembleyko harmailak bete dituzten zaleak. Pixkanaka, Ingalaterra hasi da nagusitzen, eta abaguneak sortzen. Neurketako 17. minutuan sartu du gola Meadek (1-0) Ingalaterrarentzat. Bigarren zatian, ia ez da gol aukerarik egon, eta Ingalaterrako selekzioak bereganatu ditu hiru puntuak.

Fitxa teknikoa:

1 - Ingalaterra: Earps; Bronze, Bright, Williamson, Daly; Stanway, Walsh; Mead (Kelly, 63. min), Kirby (Toone, 63. min), Hemp; eta White (Russo, 63. min).

0 - Austria: Zinsberger; Wienroither, Wienninger, Schnaderbeck (Georgieva, 77. min), Hanshaw; Puntigam; Dunst, Zadrazil, Feiersinger (Höbinger, 87. min), Naschenweng (Hickelsberger-Füller, 58. min); eta Billa.

Gola: 1-0, 17. min: Mead.

Epailea: Marta Huerta de Aza (Espainia). Jokalari bakar batek ere ez du txartelik ikusi.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X