Real Madril final-laurdenetarako sailkatu da Old Trafforden irabazita
Real Madrilek Txapeldunen Ligako final-laurdenetarako txartela lortu du Manchester United kanporatuta. Zuriak Old Trafforden nagusitu dira, final-zortzirenetako itzuliko partidan, Cristiano Ronaldo portugaldarraren golari esker (1-2).
Epaileak txartel gorria erakutsi dio Naniri, 55. minutuan, eta orduan eman dio markagailuari buelta Mourinhoren taldeak. Berdinkeraren gola Luka Modricena izan da.
Ustezko hamaikakoak:
Manchester United: De Gea; Rafael (Valencia, 87'), Evra, Ferdinard, Vidic; Cleverly (Rooney, min.72), Carrick, Giggs, Welbeck (Young, min.81); Nani eta Van Persie.
Real Madril: Diego Lopez; Arbeloa (Modric, 59), Varane, Sergio Ramos, Coentrao; Xabi Alonso, Khedira, Ozil (Pepe, 71'), Di Maria (Kaka, 45'); Cristiano Ronaldo eta Higuain.
Golak:
1-0, 49', Sergio Ramos, bere atean.
1-1, 65', Modric.
1-2, 68', Cristiano Ronaldo.
Final-zortzirenetako itzuliko partiden emaitzak:
- Asteartea, martxoaren 5ean
Manchester United (ING) 1 - REAL MADRIL (ESP) 2 1-1
BORUSSIA DORTMUND (ALE) 3 - Shakhtar Donetsk (UKR) 0 2-2 .
Asteazkena, martzoaren 6an
Paris Saint Germain (FRA) - Valentzia (ESP) 2-1
Juventus (ITA) - Celtic (ESC) 3-0 .
Asteartean, martxoaren 12an
Schalke (ALE) - Galatasaray (TUR) 1-1
Barcelona (ESP) - Milan (ITA) 0-2 .
Asteazkenean, martxoaren 13an
Malaga (ESP) - Oporto (POR) 0-1
Bayern Munich (ALE) - Arsenal (ING) 3-1