EA Sports Liga
2021/10/11 - 21:05
Santander Ligako 11. jardunaldiko ordutegiak
Hilaren 26an Alaves - Elx eta Espanyol - Athletic Club partidek zabalduko dute jardunaldia.
2021/10/05 - 01:33
Michel kargutik kentzea erabaki du Getafek
Balizko 24 puntutik bakarra bereganatu ostean kaleratu du, eta, itxura guztien arabera, Quique Sanchez Floresek hartuko du hark utzitako lekua.
2021/10/04 - 12:45
Levantek entrenatzaile kargutik kendu du Paco Lopez
2018an heldu zen klubera eta 147 partida zuzendu ditu lehen mailan.
2021/09/29 - 20:47
Santander Ligako 10. jardunaldiko partiden datak eta ordutegiak
Osasunaren eta Granadaren arteko neurketak emango dio hasiera jardunaldiari, urriaren 22an, ostiralean. Larunbatean, hilaren 23an, Alavesek Cadizi egingo dio bisita eta Athleticek Vila-real izango du aurkari San Mamesen. Realak Atletico Madril hartuko du Reale Arenan, urriaren 24an, igandean.
2021/09/23 - 22:35
Santander Ligako 9. jardunaldiko partiden datak eta ordutegiak
Realak Mallorca izango du aurkari Reale Arenan urriaren 16an. Osasunak Vila-reali egingo dio bisita urriaren 17an, eta Alavesek etxean jokatuko du Betisen aurka urriaren 18an. LaLigak Real Madril-Athletic Club eta Granada-Atletico Madril partidak atzeratzea eskatu du.
2021/09/22 - 19:20
Koemanek Barçaren egoerari buruzko komunikatua irakurri eta prentsa aretoa utzi du
Ronald Koeman Barçako entrentzaileak prentsaurrekoa eskainu du. Komunikatu bat irakurri du lehen taldearen egoerari buruz, eta kazetariei galderak egiteko aukerak eman gabe prentsa aretoa utzi du. (adierazpenak gaztelaniaz)
2021/09/21 - 11:34
Gaur hasiko da Santander Ligako 6. jardunaldia
Athleticek - Rayo hartuko du gaueko 22:00etan San Mameseko futbol-zelaian.
2021/09/14 - 20:17
Zenbat ikusle hartu ahalko dituzte Euskadiko futbol estadioek edukieraren % 60arekin?
EAEko Auzitegi Nagusiak arrazoia eman dio Ligari, eta Euskadiko futbol estadioetako edukierak % 60ra igo ditu. Orain arte, futbol estadioetako edukiera % 30ekoa zen.
2021/09/01 - 02:51
Griezmann Atletico Madrilera itzuli da
Madrilgo klubean jokatuko du aurrelari frantziarrak bi denboraldiz, Bartzelonak utzita, baina lehen denboraldiaren amaieran, Atleticok erosi egin beharko du, 40 milioi euro ordainduta. Luuk De Jong da Barçako aurrelari berria, Sevillak utzita.
2021/08/31 - 21:22
Real Madrilek Camavinga fitxatu du
Erdilariak 18 urte ditu, eta Espainiako taldearekin kontratua sinatu du 2027ko ekainaren 30era arte.
2021/08/25 - 12:46
Noiz hasiko da Santander Ligako 3. jardunaldia
Mallorca - Espanyol eta Valentzia - Alaves partidek hasiera emango diote jardunaldiari ostiralean.
2021/08/23 - 22:39
2021/2022ko Santander Ligako 4. jardunaldiko ordutegiak
Alavesek larunbatean jokatuko du; Realak eta Osasunak, igandean, eta Athleticek itxiko du jardunaldia, astelehenean.
2021/08/20 - 10:49
Noiz jokatuko dira Santander Ligako 2. jardunaldiko partidak?
Alavesek eta Athleticek larunbatean jokatuko dute, Realak igandean eta Osasunak astelehenean, etxean.
2021/08/14 - 18:12
Ligako lehen jardunaldiko inoizko kanporatze goiztiarrena izan zuen Hugo Guillamonek
Hugo Guillamon Valentziako atzelariak sarrera gogorra egin zion Maksimovici bere taldearen eta Getaferen arteko lehiaren 30 segundoan. VARa begiratu ostean, Gil Manzanok donostiarra kanporatu zuen.
2021/08/12 - 20:33
'LaLiga impulso' onartua izan da, baina CVCk ez ditu Athletic, Real Madril eta Barçaren eskubideak ukituko
Hiru klub hauek proiektuaren eta CVC inbertsio-funtsa Ligan sartzearen kontra bozkatu dute. CVCk, bere ehuneko 10aren barruan, ez ditu negoziatuko kontrako botoa eman duten kluben eskubideak.
2021/08/12 - 14:12
2021-2022 Santander Ligako lehen jardunaldiko partiden datak eta ordutegiak
Osasuna-Espanyol eta Alaves-Real Madril neurketak abuztuaren 14an jokatuko dira; Barça-Reala norgehiagoka, hilaren 15ean, eta Elx-Athletic partida, abuztuaren 16an.
2021/08/10 - 19:48
PSGk Messiren fitxaketa lotu du eta asteazken honetan aurkeztuko du jokalari argentinarra
Paris Saint-Germainek jakinarazi duenez, Lionel Messik bi denboraldirako kontratua sinatu du, beste batez luzatzeko aukera izango duelarik. Jokalariaren aurkezpena abuztuaren 11n izango da, 11:00etan, Printzeen Parkea futbol-zelaiko auditorioan.
2021/08/10 - 10:47
Alaves, Athletic, Osasuna eta Realaren denboraldiaurreko partida guztiak
Santander Ligako lau euskal taldeek abuztuaren 13an hasiko den 2021-2022 denboraldia prestatzeko neurketak jokatuko dituzte uztailean eta abuztuan.
2021/08/06 - 00:25
Messi, agur Ligaren eta Barçaren historiako golegile nagusiari
Lionel Messik Bartzelona uztea erabaki du lehen taldean 17 urte eman ostean. Klubaren historiako golegile nagusia da, baita Espainiako Ligakoa ere, eta Bartzelonarekin partida gehien jokatu duen futbolaria da.
2021/08/05 - 22:00
Messik ez du Barçan jarraituko
Bartzelonak ofizial egin du Lionel Messik ez duela klubeko jokalaria izaten jarraituko. Argentinarra eta Barça bi aldeak lotzen zituen kontratu berria negoziatzen ibili dira, aurre-akordio bat izan dute, baina klubaren egoera ekonomiko larriaren eraginez ezin du aurrelaria Ligan inskribatu.