EA Sports Liga
2022/01/04 - 16:16
Santander Ligako 21. eta 22. jardunaldietako ordutegia
Deportivo Alavesek Betisen kontra jokatuko du, Osasunak Celtaren aurka eta Realak Mallorcari egingo dio bisita 21. jardunaldian.
2021/12/16 - 18:25
Zazpi positibo covid-19agatik, Real Madrilen
Gizonezkoen futbol taldeko Asensio, Bale, Lunin eta Rodrygo jokalariek positibo eman dute koronabirusagatik, baita Davide Ancelotti teknikari laguntzaileak ere. Modricek eta Marcelok ere positibo eman zuten asteazkenean.
2021/12/15 - 17:14
Aguerok hunkituta esan dio agur bere ibilbide profesionalari
Sergio 'Kun' Aguero Bartzelona taldeko jokalariak erretiroa hartzen duela iragarri du. Bihotzeko arazoak direla eta futbolean jokatzeari utzi behar dio. Argentinarra, hunkituta agurtu da.
2021/12/13 - 20:45
Medina Cantalejo, Arbitroen Batzorde Teknikoaren arduradun berriaren aurkezpena
Luis Medina Cantalejo epaile ohia da Espainiako Futbol Federazioaren Arbitroen Batzorde Teknikoaren arduradun berria, eta astelehen honetan egin dute aurkezpena.
2021/12/02 - 13:11
Garbiñe Muguruzak ohorezko sakea egin zuen Real Madril – Athletic partidan
WTA Finals txapelketako txapeldunak egin zuen ohorezko sakea Real Madrilen eta Athleticen arteko partidan, bizkaitarren porrotarekin amaitu zena.
2021/11/29 - 22:15
Alaves - Reala, 2022ko urtarrilaren 2an; Osasuna - Athletic Club, hilaren 3an
Santander Ligak 18. eta 19. jardunaldietako partiden datak eta ordutegiak publikatu ditu.
2021/11/21 - 22:39
Elxek entrenatzaile kargutik kendu du Fran Escriba
Escribak berak eman die erabakiaren berri kazetariei partidaren osteko prentsaurrekoan.
2021/11/17 - 21:36
Santander Ligako 17. jardunaldiko partiden datak eta orduak
Alaves - Getafe eta Athletic Club - Sevilla neurketak abenduaren 11n jokatuko dira. Osasuna - Barça eta Betis - Reala, berriz, abenduaren 12an.
2021/11/10 - 19:49
Reala - Real Madril partida abenduaren 4an jokatuko da, 21:00etan
Santander Ligak 16. jardunaldiko partiden datak eta ordutegiak publikatu ditu. Abenduaren 3an, ostiralean, Granada - Alaves neurketa jokatuko da. Hilaren 5ean (igandea) Levante - Osasuna norgehiagokaren txanda izango da. Abenduaren 6an, astelehenean, Getafe - Athletic partidak itxiko du jardunaldia.
2021/11/08 - 16:03
Xaviri harrera beroa egin diote bere aurkezpenean
Bartzelonak Xavi Hernandez aurkeztu du. Joan Laporta presidentearekin zelairatu da taldearen bide makurra zuzentzeko fitxatu duten izar teknikaria.
2021/11/06 - 13:29
Xavi Hernandez, Bartzelonako entrenatzaile berria
Talde katalanak ez ditu fitxaketaren xehetasunik eman.
2021/11/04 - 19:43
Ligak salaketa jarri du Iñigo Martinezek Anoetan jasotako irainengatik eta objektuen jaurtiketengatik
Partidako epaileak, Juan Martinez Munuerak, gorabehera horiek ikusi zituen, eta "zelaiko delegatuari jakinarazi eta, era berean, partidako aktan jaso zituen".
2021/11/03 - 17:14
Unai Emeryk Newcastle Uniteden eskaintza baztertu eta Vila-realen jarraitzea erabaki du
Euskal entrenatzaileak ezezkoa eman dio Ingalaterrako klubak egin dion eskaintzari eta Castelloko taldea zuzentzen jarraituko du.
2021/11/02 - 20:52
Unai Emeryk Newcastle Uniteden eskaintza aztertuko du eta Vila-real utz lezake
Ingalaterrako klubak eskaintza egingo dio euskal entrenatzaileari, eta honek aztertu egingo du datozen orduetan.
2021/11/02 - 20:12
Santander Ligako 15. jardunaldiko partiden datak eta ordutegiak
Azaroaren 26an Athletic Club - Granada partida jokatuko da. Hilaren 27an Alavesek Celta hartuko du Mendizorrotzan eta 28an Espanyol izango du aurkari Realak Bartzelonan. Azaroaren 29an Osasuna - Elx norgehiagokak itxiko du jardunaldia.
2021/11/01 - 22:12
Aguerok gutxienez hiru hilabete emango ditu jokatu gabe
Sergio 'Kun' Aguero Bartzelona taldeko jokalariak bihotzeko mina izan zuen Alavesen aurkako Santander Ligako partidan eta zelaia utzi zuen. Barçak adierazi duenez, gutxienez hiru hilabete emango ditu berdeguneetatik at.
2021/10/28 - 03:02
Barçak entrenatzaile kargutik kendu du Ronald Koeman
Herbehereetako teknikariak ez du Bartzelona taldea entrenatzen jarraituko, klubak jakinarazi duenez. Santander Ligako 11. jardunaldian Rayo Vallecanoren aurka jasotako porrotak eragin du zuzendaritza batzordeak erabaki hau hartzea. Sergi Barjuan izango da behin-behineko entrenatzailea.
2021/10/27 - 20:47
Santander Ligako 14. jardunaldiko partiden datak eta ordutegiak
Levantek eta Athleticek Ciutat de Valencia estadioan jokatuko duten partidak irekiko du jardunaldia azaroaren 19an. Hilaren 20an, larunbatean, Sevilla - Alaves eta Atletico Madril - Osasuna norgehiagokak jokatuko dira. Azaroaren 21ean, igandean, berriz, Reala - Valentzia partidaren txanda izango da.
2021/10/24 - 21:00
Real Madrilek garaipena lortu du Camp Noun (1-2)
Garaipen horrekin madrildarrak ligako lidergoan sartu dira, non behin-behinean Realarekin eta Sevillarekin berdindu duten, hirurak 20 punturekin.
2021/10/19 - 22:07
Osasunaren eta Realaren arteko euskal derbia azaroaren 7an jokatuko da Sadarren
Gorritxoak eta txuri-urdinak nor baino nor ariko dira azaroaren 7an, Sadarren, 18:30ean. Santander Ligako 13. jardunaldia azaroaren 5ean hasiko da Athletic Club - Cadiz neurketarekin. Alavesek Levante hartuko du Mendizorrotzan hilaren 6an, 18:30ean.