Luis Garcia Plaza, Sevillako entrenatzaile berria
Alavesen entrenatzaile ohiak ordezkatuko du Matias Almeyda, azkeneko hau talde andaluziarretik kargugabetua izan da; Garcia Plazak 2027ra arte sinatu du Sevillarekin.
Luis Garcia Plaza entrenatzaileak zuzenduko du Sevilla 2027ra arte, talde andaluziarrak entrenatzaile madrildarrarekin lehen taldearen gidaritza eta Matias Almeyda argentinarraren lekukoa hartzko akordio batera ailegatu ondoren, Almeyda astelehenean kargugabetua izan zen emaitza txarren ondorioz.
Horrela, Garcia Plaza, 53 urtekoa, eserlekuetara itzuliko da lehenengo aldiz 2024ko abendutik, Alaveseko entrenatzaile izatetik kargugabetu zutenean, eta taldeak maila mantentzeko helburuarekin ailegatu da Ramon Sanchez-Pizjuanera, Sevillak hiru puntu baino ez ditu jaitsierko postuen gainetik.
Almeyda astelehenean kargugabetua izan zen, larunbatean Valentziaren aurka 0-2 galdu ondoren EA Sports ligako 29. jardunaldian eta azkeneko zortzi partidatatik bakarra irabazi ostean, honek 31 punturekin utzi du talde andaluziarra. 32 partida ofizial zuzendu ondoren joan da argentinarra, horietatik 29 EA Sports Ligan eta beste hiru Errege Kopan, 2025eko udan ailegatu ostean.
Orain, Garcia Plazak hartu du gidaritza eta maila gorenean daukan esperientzia baliatzea saiatuko da, bertan 229 partida zuzendu ditu.
Zure interesekoa izan daiteke
Maite Valero: “Atleticoren aurka gure irudi onena ematen eta hiru puntuak lortzen saiatu behar gara”
Athleticek Atletico Madrilen aurka jokatuko du igande honetan, San Mamesen. Maite Valerorekin egon gara partida aurretik taldeak dituen sentsazioak ezagutze aldera.
Iñaki Williams ez da Ghanaren deialdian izango, arazo fisikoak dituelako
Ghanak gaur goizean iragarri duenez, aurrelari zuri-gorria Austria eta Alemaniaren aurka jokatu beharreko lagunartekoetarako deialditik atera da, Betisen aurkako partidan jasotako kolpe baten ondorioz.
Jon Uriarte, salatutako mehatxuen gainean: “Niri indarra ematen didate horrelako gauzek”
Athleticen presidenteak salatu du mehatxuak egin dizkitoela, eta horiek ere izan ditu hizpide, asteartean, klub zuri-gorriaren hauteskundeak maiatzaren 8an izango direla iragarri duen agerraldian.
Honela iragarri du Jon Uriartek Athleticen hauteskundeetako data
Bilboko klubaren presidenteak, San Mamesen asteartean egindako prentsaurrekoan, azaldu du bere iritziz eta berak zuzentzen duen Batzarraren ustez, aukeratutako eguna, maiatzaren 8a, egokiena dela hauteskundeak egiteko.
Uriartek iragarri du Athleticen hauteskundeak maiatzaren 8an izango direla
Presidente zuri-gorriak prentsaurrekoa eman du San Mamesen. Valverderi eskerrak emanez hasi du agerraldia, eta, ondoren, hauteskundeak noiz egingo diren iragarri du. Era berean, bere burua bozetara berriro aurkeztuko duela baieztatu du Uriartek, aurkarien zain. Horren harira, agintari zuri-gorriak esan du ez dakiela beste presidentegairik aurkeztuko ote den prozesura.
Take Kubo Realarekin dabil entrenatzen ostera ere
Kubo talde txuri-urdinarekin entrenatu da astelehen honetan, eta prest egongo da Levanteren aurkako partidarako.
Iñaki Williamsi omenaldia egin diote San Mamesen, Athleticekin 500. partida jokatu ditu eta
Talde zuri-gorriaren egungo kapitainak garaikurra jaso du. Oscar de Marcos aurreko kapitainak eman dio; azken urteetan, De Marcosi berari, Iker Muniaini eta Markel Susaetari egin diete omenaldia.
Eibarrek burua altxatu ezinik jarraitzen du, Real Madrilen aurka ere galdu du eta (0-1)
Eibarrek 0-1 galdu du Real Madrilen aurka, F Moeve Ligako 23. jardunaldian, etxean. Eibarrek etxean jokatutako 11 partidatan bost gol besterik ez ditu sartu, eta Real Madrilen aurkako partidarekin zortzigarren porrota jasan du jarraian.
Sancet: “Gaurko hiru puntuekin gora begiratu behar dugu"
Oihan Sancet Athleticeko jokalariaren adierazpenak, Betisen aurka 2-1 irabazi ostean, EA Sports Ligako 29. jardunaldiko partidan.