Alaves eta Osasuna Erregina Koparen hirugarren errondarako sailkatu dira
Osasuna eta Alaves Erregina Koparen hirugarren errondarako sailkatu dira, asteazkenean jokatutako bigarren errondako neurketak irabazi dituzte eta.
Arabako taldeak Racing Santander mendean hartu zuen etxean, 3-0. Zuri-urdinen golak Raquelek eta Celiak sartu zituzten, lehen zatian. Ondoren, lortutako abantailari eutsi zioten neurketaren bigarren zatian; horrenbestez, Erregina Koparen bidean jarraitzeko txartela eskuratu zuten.
Gorritxoak ere nagusi izan ziren Olympia Las Rozasen kontrako hitzorduan (2-4). Beraz, hurrengo faserako sailkatzeaz gain, garaipena lortu zuten berriz, ligako azken bi partidak (Tenerife B eta Vila-realen aurka) galdu ostean.
Bigarren errondako zortzi talde garaileek, F Moeve Ligara igo berri diren Alhama ElPozo eta DUX Logroño taldeek, eta iaz 9. eta 14. postuen artean sailkatutako taldeek jokatuko dituzte final zortzirenak, abenduaren 4tik 6ra:
Bigarren errondako emaitzak:
Racing Santander-Alaves (0-3)
Olympia Las Rozas-Osasuna (2-4)
AEM-Europa (1-3)
Vila-real - Valentzia (1-3)
Sporting Gijon-Oviedo (0-1)
Rayo Vallecano-Sport Extremadura (1-5)
Sporting Huelva-Malaga (3-0)
Guiniguada Apolinario-Spar Gran Canaria (1-0)