Orain, zuzenean: Reala-Atletico Madril partida, ETB1en eta eitb.eusen
Realak, Primera Iberdrolako bigarren sailkatuak, Atletico Madril, hirugarrena, hartuko du igandean Zubietan, 11:30etatik Aurrera, ligako 21. Jardunaldiko partidan.
Neurketa zuzenean emango dute ETB1ek eta eitb.eusek 11:30etatik aurrera.
Donostiarrek bost puntuko aldea dute madrildarrekin, partida bat gehiago jokatuta, eta denboraldi osoan 15 garaipen eta hiru porrot dauzkate, azkena, asteazkenean bertan Real Madrilen aurka jasotakoa. Norgehiagoka bakarra berdindu dute. Atleticok, berriz, 11 garaipen, bi porrot eta bost berdinketa.
Gainontzeko euskal taldeei dagokienez, Athleticek Huelvari egingo dio bisita. Andaluziarrak kinka larrian daude, sailkapeneko azken aurreko postuan, eta Iraia Iturregirenak, aldiz, boladan dira, sailkapeneko bosgarren postuan.
Eibarrek erronka zaila du Bartzelona aldean, liderraren etxean jokatu behar baitu, eta Alavesek, aldiz, Sevilla zazpigarren sailkatua hartuko du etxean.
Zure interesekoa izan daiteke
Bayernek eta Manchester Unitedek garaipena lortu dute eta Erromak berdinketa Txapeldunen Ligako estreinakoan
Bayern Munichek 5-0 jipoitu du Bodo/Glimt, Manchester Unitedek 4-0 garaitu du Sabah, eta Erromak eta Fenerbahçek 1-1 berdindu dute 2026-27ko Txapeldunen Ligako lehen jardunaldian. Como 1907k garaipen argia lortu du Leipzigen aurka, eta Shakhtarrek puntu bat eskuratu du PSVren zelaian.
Yangel Herrera Atletico Madrilen aurkako partidari buruz: “Gustuko ditugu partida hauek; garaipen handi bat oparitu nahi diegu zaleei”
Yangel Herrerak prentsaurrekoa eman du ostegun arratsaldean. Bertan, "pozik eta gozatzen" ari dela eta iragan denboraldia atzean utzi nahi duela esan du. Europa Ligaz eta Atletico Madrilen aurkako partidaz ere aritu da. (Bideoa gazteleraz)
Imanol Alguacil, Olympiakoseko entrenatzaile berria
Entrenatzaile gipuzkoarrak talde greziarraren agintea hartu du Jose Luis Mendilibarren irteeraren ostean.
Euskal Herriko Txapela finala, Reala-Athletic, urriaren 2an Anoetan
EITBk zuzenean eskainiko du partida, 19:00etatik aurrera.
PSGk eta Bartzelonak nagusitasunez abiatu dute Txapeldunen Liga
Frantziako taldeak 6-1 irabazi zion Slovan Bratislavari; Hansi Flicken taldeak, ostera, 5-1 menderatu zuen Feyenoord.
Jose Luis Mendilibarrek ez du Olympiakos entrenatzen jarraituko
Talde greziarrak 2024ko otsailean fitxatu zuen Zaldibarko entrenatzailea, eta datorren urteko ekainera arteko kontratua zuen. Imanol Alguacilek hartuko du haren tokia aurrerantzean.
Bizkerrek agur esan dio Erregina Kopari
Getxoko taldeak agur esan dio Erreginaren Kopari Burgosen aurka 2-1 galdu ostean.
Gorka Guruzetak lesio moderatua du eskuin belauneko iskiotibialean
Athleticeko aurrelaria, horrenbestez, ziurrenik baja izango da larunbatean, Bilboko taldeak San Mamesen Elxen aurka jokatuko duen partidan, eta ez dago argi datorren asteko bi partidetan jokatzeko moduan izango den, hau da, Levanteren eta Alavesen kontra.
2026ko Urrezko Baloirako izendatuen zerrenda osoa
Urriaren 26an, Londresen, hala egingo dute; orduan, “France Football” aldizkariaren iritziz mundu mailan 2026ko futbolaririk onenek sariak jasoko dituzte. Hona hemen nortzuk dauden izendatuta, golardo bakoitzean.
Johaneko, Athleticeko jokalaria: “Oso harro nago. Lanean jarraitu behar da minutuak izateko”
Louis-Jean Johanekok debuta egin du denboraldi honetan lehen taldearekin, eta bere sentipenak partekatu ditu prentsaurrekoan.