Realak garaipena eskuratu du Ipuruan eta Eibar hondoratu du (0-1)
Realak garaipen baliotsua lortu du Eibarren aurrean (0-1) bere Europako postua defendatzeko; armaginek, berriz, ezinean jarraitzen dute eta jaitsierarako beste pauso bat eman dute.
Talde txuri-urdinak Europan jokatzeko beste hautagaien emaitzak baliatu ditu bosgarren postua sendotzeko, eta orain hiru puntuko aldea dauka Betisekiko eta laukoa Vila-realekiko.
Jose Luis Mendilibarren mutilek oso zail ikusten dute Lehen Mailari eusteko aukera, hamaseigarren jardunaldia kateatu baitu hiru puntuak lortu gabe, eta bosgarren porrota jaso dute jarraian. Hartara, salbaziotik zazpi puntura jarraitzen dute jokoan 15 puntu besterik ez daudenean.
Derbiak zirrara izan du amaierara arte, emaitza estuagatik, baina ez du distira gehiegirik izan. Talde bakoitzak zati bana menderatu du, eta Alexander Isakek lehen ordu erdia baino lehentxeago sartu duen gola erabakigarria suertatu da. Suediarrari Le Normandek korner baten ostean buruz ukitutako baloia heldu zaio area barruan bakar-bakarrik zegoela, eta ez du barkatu Dimitrovicen aurrean.
Realeko aurrelariak derbia guztiz erabakita uzteko parada izan du bigarren zatiaren hasieran, Coteren hutsegite baten ostean, baina ez du asmatu armaginen atezainaren aurrean izan duen buruz burukoan.
Eibarrek hobera egin du atsedenaldiaren ostean, baina ez zaio nahikoa izan, agerian utzi baitu erasoari begira dituen arazoak. Edu Expositok eta Arbillak izan dituzte bi abagune onenak, azken minutuetan gutxienez puntu bat urratzeko, baina Remirok ondo erantzun du.
Horrela, armaginek gero eta urrutiago dituzte salbazio lortzeko itxaropenak; Realak, ostera, bosgarren postua sendotu du, eta abantaila hartu du Europarako bidean Vila-realekiko eta Betisekiko.
Fitxa teknikoa:
0 - Eibar: Dmtrovic, Pozo (Correa, 31. min), Oliveira, Arbilla, Cote, Diop (Muto, 67. min), Atienza (Enrich, 79. min), Pedro León (Expósito, 46. min), Recio, Bryan Gil eta Kike García.
1 - Real Sociedad: Remiro, Gorosabel (Zaldua, 84. min), Zubeldia, Le Normand, Monreal, Barrenetxea (Guridi, 62. min), Guevara, Zubimendi, Oyarzabal (Merquelanz, 84. min), Portu (Bautista, 72. min), e Isak (Januzaj, 72. min).
Gola: 0-1: Isak, 26. min.
Epailea: Jorge Figueroa Vázquez. Txartel horiak: Recio, Oliveira, Cote, Bryan Gil eta Muto (Eibar); Zubimendi (Reala).
Zure interesekoa izan daiteke
Aurkako bi penaltik eta kanporatze batek porrotera kondenatu dute Reala Real Madrilen aurka (0-3)
Realak 0-3ko emaitzarekin galdu du Real Madrilen aurka Zubietan F Moeve Ligako 22. jardunaldian. Txuri-urdinek ondo eutsi diote azken 20 minutuetara arte. Ondoren, aurkako bi penaltik eta Paula Fernandezen kanporaketak euskal taldea zigortu dute.
Sancet: "Ezin gara hain behera etorri aurkako bigarren gol baten ostean"
Athleticek 3-0 galdu du Gironaren aurka larunbat honetan, Montilivin jokatu den EA Sports Ligako 28. jardunaldiko partida. Gironaren bigarren gola jaso ostean, partida hautsi egin da, eta porrot horrekin Athletic are gehiago urrundu da Europako postuetatik.
Ruiz de Galarreta: "Hiru puntuak bai ala bai lortu behar ditugu geldialdiaren aurretik"
Valverderen taldeak porrot mingarria jaso du Gironaren aurka, Hugo Rincon, Azzedine Ounahi eta Claudio Echeverriren golekin 3-0 galduta. Horrez gain, Athletic are gehiago urrundu da Europako postuetatik.
Europako postuak urrutiago ditu Athleticek Gironaren aurka galdu ostean (3-0)
Valverderen taldeak porrot mingarria jaso du Gironaren aurka, Hugo Rincon, Azzedine Ounahi eta Claudio Echeverriren golekin 3-0 galduta. 35 punturekin, Europako postuak urrutiago ditu orain talde zuri-gorriak.
Matarazzo: "Dena eman beharko dugu irabazteko, baina sentsazio oso onak izan ditugu entrenamenduetan"
Realeko entrenatzailea EA Sports Ligako 28. jardunaldian Osasunaren aurka jokatuko duten partidaz aritu da. Ligan ondo ibili nahi dutela nabarmendu du, eta biharkoa oso neurketa garrantzitsua dela.
Lisci: "Partida jokatzeko eta egoera iraultzeko gogoak ditugu"
Osasunako entrenatzailea EA Sports Ligako 28. jardunaldian Realaren aurka jokatuko duten partidari buruz aritu da. Horren arabera, urteko gaurik gogorrenak Realaren aurkako partiden ostean izan dira.
Alaves-Osasuna partida, apirilaren 4an, larunbata, 18:30ean
Larunbat horretan bertan, 14:00etan, Reala-Levante partida jokatuko da eta igandean, hilaren 5ean, 14:00etan, Getafe-Athletic.
Valverde: "Bihar aurrerapauso bat emateko aukera paregabea dugu"
Athleticeko entrenatzailea EA Sports Ligako 28. jardunaldian Gironaren aurka jokatuko duten partidaz aritu da. Horren arabera, Gironari etxean irabaztea zaila izango da, baina proba hori gainditzea dute helburu.
Zuzenean: Jokin Aperribayren prentsaurrekoa Kopako finaleko sarreren inguruan aritzeko
Realeko presidentea Anoetako prentsa aretoan agertuko da 16:00etatik aurrera, Kopako finaleko sarrerei buruzko azalpenak emateko.
Elene Errasti Alaveseko jokalaria: "Espero dugu iazko bukaera hobetzea eta helburua betetzea"
Sei jardunaldiren faltan, Alaves da emakumezkoen bigarren mailako liderra. Horrela amaituz gero, elitera igotzea lortuko dute. Zazpi puntuko abantaila dute bigarren sailkatuarekiko, baina nahiago dute zuhur jokatu, iaz igoera gertu izan zutelako eta ihes egin zielako.