Jaurlaritzak Euskal Selekzioak FIFA egutegian jokatzearen garrantzia nabarmendu du
Eusko Jaurlaritzako Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zuzendari Jon Redondo Euskal Selekzioak eta Costa Ricako selekzioak jokatuko duten partidan izango da gaur, Ipuruan.
Selekzio biak 2020ko FIFAren azken leihoaren barruan lehiatuko dira. Costa Ricako taldeak Euskadi bisitatu nahi izan du, aurretik Austrian Qatarren aurka jokatu eta partida bana bukatu ondoren.
Egoera epidemiologikoak eraginda partida publikorik gabe jokatuko da, baina Jon Redondok, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zuzendariak, adierazi duenez, “zaletuen babesik gabe jokatu behar izango bada ere, Euskal Selekzioak nazioarteko beste selekzioekin lehiatzen jarraitzen du eta hori nabarmendu behar dugu. FIFA egutegiaren barruan goi mailako selekzio bat hartuko du Ipuruan eta horrek maiz eta normaltasunez lehiatzen jarraitzeko apustua sendotzen du”.
Redondok gaineratu duenez, “Euskal Selekzioaren ofizialtasunari begira garrantzitsua da FIFA egutegiaren barruan lehiatzea, izan ere, epe edo leiho hori da gainontzeko selekzioek ere nazioartean lehiatzeko baliatzen dutena. Nazioarteko egutegi horretan Euskal Selekzioak presentzia izateak ikusgarritasuna ematen dio”.
Gizonezkoen Euskal Selekzioak FIFA egutegian jokatuko duen hirugarren partida izango da gaurkoa, 2018. urtean Venezuelaren eta urte bete beranduago Panamaren aurka jokatu ondoren.
Zure interesekoa izan daiteke
Ramis: “Osasuna Espaynolen aurka ausart ikustea espero dut"
Luis Miguel Ramis Osasunako entrenatzaileak bere taldea ausarta izatea espero duela adierazi du, larunbatean Espanyolen aurka jokatuko duen EA Sports Ligako bosgarren jardunaldiari begira. Era berean, Alavesen aurkako partidan taldeari "oreka" falta izan zitzaiola onartu du.
Quique Sanchez Flores: “Gure aurkarien estadioetan jokatzeko ahalmena badugula erakutsi behar dugu”
Alavesek Racingen aurka jokatuko du larunbat honetan El Sardineron. Talde babazorroak bolada onari eutsi nahi dio, eta horretarako etxetik kanpo lehiatzeko ahalmena erakustea ezinbestekoa dela adierazi du Quique Sanchez Flores entrenatzaileak.
Matarazzo: “Kopan izandako lehiakortasuna gogoratu nahi dut"
Realeko entrenatzaileak igandean Atletico Madrilen aurka jokatuko duten partidaz hitz egin du, EA Sports Ligako bosgarren jardunaldian. Talde madrildarraren aurka Errege Kopa irabazi zutenean erakutsitako lehiakortasuna ikusi nahi duela nabarmendu du.
Iñaki Williamsek ez du Ghanako selekzioan jarraituko
Williams anaietako zaharrenak 28 partida jokatu ditu Afrikako selekzioarekin, eta bi Munduko Txapelketatan eta Afrika Kopa batean parte hartu du.
Bayernek eta Manchester Unitedek garaipena lortu dute eta Erromak berdinketa Txapeldunen Ligako estreinakoan
Bayern Munichek 5-0 jipoitu du Bodo/Glimt, Manchester Unitedek 4-0 garaitu du Sabah, eta Erromak eta Fenerbahçek 1-1 berdindu dute 2026-27ko Txapeldunen Ligako lehen jardunaldian. Como 1907k garaipen argia lortu du Leipzigen aurka, eta Shakhtarrek puntu bat eskuratu du PSVren zelaian.
Yangel Herrera Atletico Madrilen aurkako partidari buruz: “Gustuko ditugu partida hauek; garaipen handi bat oparitu nahi diegu zaleei”
Yangel Herrerak prentsaurrekoa eman du ostegun arratsaldean. Bertan, "pozik eta gozatzen" ari dela eta iragan denboraldia atzean utzi nahi duela esan du. Europa Ligaz eta Atletico Madrilen aurkako partidaz ere aritu da. (Bideoa gazteleraz)
Imanol Alguacil, Olympiakoseko entrenatzaile berria
Entrenatzaile gipuzkoarrak talde greziarraren agintea hartu du Jose Luis Mendilibarren irteeraren ostean.
Euskal Herriko Txapela finala, Reala-Athletic, urriaren 2an Anoetan
EITBk zuzenean eskainiko du partida, 19:00etatik aurrera.
PSGk eta Bartzelonak nagusitasunez abiatu dute Txapeldunen Liga
Frantziako taldeak 6-1 irabazi zion Slovan Bratislavari; Hansi Flicken taldeak, ostera, 5-1 menderatu zuen Feyenoord.
Jose Luis Mendilibarrek ez du Olympiakos entrenatzen jarraituko
Talde greziarrak 2024ko otsailean fitxatu zuen Zaldibarko entrenatzailea, eta datorren urteko ekainera arteko kontratua zuen. Imanol Alguacilek hartuko du haren tokia aurrerantzean.