Athleticek euskal derbia irabazi dio Alavesi eta Ligako liderra da

Athleticek garaipena lortu du Alavesen aurka (2-0) San Mamesen jokatu duen euskal derbian, Ligako bosgarren jardunaldian. Ondorioz, talde zuri-gorria Ligako liderra da 11 punturekin, bigarren den Real Madrilekin berdinduta. Bestalde, Alaves sailkapenaren behealdean da, 13. postuan, 5 punturekin.
Talde zuri-gorria izan da baloiaren jabe lehen zatian, baina kosta egin zaio abagune argiak sortzea, Alaves atzean sartuta egon baita, eta ez baitu zulorik utzi. Athletic lan eta lan ibili da erasoan, eta epaileak talde bizkaitarraren aldeko penaltia adierazi du 36. minutuan, Ruben Duartek Iñaki Williamsi area barruan egin dion faltagatik. Bideo-arbitraje laguntzailea (VAR) kontsaultatu behar izan du epaileak, penaltia adierazteko. Raul Garciak sartu du 1-0ekoa, penalti puntutik, 38. minutuan.
Bigarren zatian areagotu egin da Athleticen nagusitasuna. Gaizka Garitanok zuzentzen duen taldeak gol aukera gehiago eta argiagoak izan ditu, Alaves ezinean ibili delarik. Abagune argiena Muniainek izan du, baina atepean kanpora bidali du errematea. Hurrengo jokaldian, Williamsen jaurtiketak langan jo eta ez da gutxigatik ate barrura sartu. Ekinean ibili da Athletic bigarren golaren bila, eta Muniainek sartu du 2-0ekoa, 72. minutuan. Pacheco atezainak erantzun bikaina eman dio Ibai Gomezen erremateari, baina baloia solte geratu da arean, eta Iker Muniainek sare barrura bultzatu du. Bigarren golak neurketa erabakita utzi du.
Fitxa teknikoa:
2 - Athletic: Unai Simon; Capa, Yeray, Iñigo Martinez, Yuri; Dani García, Unai Lopez (Beñat, 62. min); Muniain (Lekue, 79. min), Raul Garcia, Ibai; eta Williams (Aduriz, m.84).
0 - Alaves: Pacheco; Ximo Navarro, Laguardia, Ely (Martín, 62. min), Duarte; Pina (Pere Pons, 79. min), Manu Garcia (Lucas Perez, 56. min), Wakaso; Aleix Vidal, Joselu eta Luis Rioja.
Golak: 1-0, 38. min: Raul Garcia, penaltiz. 2-0, 62. min: Muniain.
Epailea: Gil Manzano. Txartel horiak atera dizkie Ely (7. min), Aleix Vidal (15. min), Duarte (37. min) eta Laguardia (70. min) Alaveseko jokalariei.
VAR Epailea: Prieto Iglesias.
Zure interesekoa izan daiteke
Andrea Esteban: "Asteburu honetan taldea maila gorenera itzuliko dela ziurtatzea espero dut"
Igandean egun handia izan daiteke Gasteizen Alaves Gloriosasentzat, Babazorroek F Ligarako igoera lortu dezaketelako. Lau jardunaldiren faltan bigarrenak dira sailkapenean, Bartzelonaren bigarren taldearen atzetik; eta bederatzi puntu ateratzen dizkiote Valentzia hirugarren sailkatuari. Hain zuen Valentziak Bartzelona B liderraren zelaian jokatzen du, beraz, Valentziak galdu edo berdindu egiten badu eta Alavesek Cacereñori irabazten badio gasteiztarrak F Moeve Ligako taldea izango dira
Gorka Guruzeta: “Dena askoz gehiago kostatzen ari zaigun urte honetan, hobekuntzak non egin behar ditugun ikusten da"
Gorka Guruzeta Athleticeko aurrelariak Radio Euskadin egindako elkarrizketan azaldu duenez, ondo datorkie une hauek pasatzea, gauzak hobetu eta "gora begiratu ahal izateko". Valverder eta taldearen oraingo helburuei buruz ere hitz egin du. (Bideoa gazteleraz)
Sergio Gómez, finalari buruz: “Hasiera ona egin behar dugu; zale guztiekin ospatu ahal izatea espero dut"
Sergio Gomez Realeko jokalaria elkarrizketatu dute Radio Euskadin. Taldearen inguruan hitz egin du berta, baita Europa eta Kopako finalaren inguruan ere. (Bideoa Gazteleraz)
Luis Garcia Plaza, Sevillaren entrenatzaile berria
Alavesen entrenatzaile ohiak ordezkatuko du Matias Almeyda, azken hori kargugabetu egin baitute. Garcia Plazak 2027ra arte sinatu du Sevillarekin.
Maite Valero: “Atleticoren aurka gure irudi onena ematen eta hiru puntuak lortzen saiatu behar gara”
Athleticek Atletico Madrilen aurka jokatuko du igande honetan, San Mamesen. Maite Valerorekin egon gara partida aurretik taldeak dituen sentsazioak ezagutze aldera.
Iñaki Williams ez da Ghanaren deialdian izango, arazo fisikoak dituelako
Ghanak gaur goizean iragarri duenez, aurrelari zuri-gorria Austria eta Alemaniaren aurka jokatu beharreko lagunartekoetarako deialditik atera da, Betisen aurkako partidan jasotako kolpe baten ondorioz.
Jon Uriarte, salatutako mehatxuen gainean: “Niri indarra ematen didate horrelako gauzek”
Athleticen presidenteak salatu du mehatxuak egin dizkitoela, eta horiek ere izan ditu hizpide, asteartean, klub zuri-gorriaren hauteskundeak maiatzaren 8an izango direla iragarri duen agerraldian.
Honela iragarri du Jon Uriartek Athleticen hauteskundeetako data
Bilboko klubaren presidenteak, San Mamesen asteartean egindako prentsaurrekoan, azaldu du bere iritziz eta berak zuzentzen duen Batzarraren ustez, aukeratutako eguna, maiatzaren 8a, egokiena dela hauteskundeak egiteko.
Uriartek iragarri du Athleticen hauteskundeak maiatzaren 8an izango direla
Presidente zuri-gorriak prentsaurrekoa eman du San Mamesen. Valverderi eskerrak emanez hasi du agerraldia, eta, ondoren, hauteskundeak noiz egingo diren iragarri du. Era berean, bere burua bozetara berriro aurkeztuko duela baieztatu du Uriartek, aurkarien zain. Horren harira, agintari zuri-gorriak esan du ez dakiela beste presidentegairik aurkeztuko ote den prozesura.
Take Kubo Realarekin dabil entrenatzen ostera ere
Kubo talde txuri-urdinarekin entrenatu da astelehen honetan, eta prest egongo da Levanteren aurkako partidarako.