Osasuna Bk aurrerapausoa eman du igoera lortzeko; Portugaletek, aldiz, atzerapausoa
Osasuna Bk garaipena lortu zuen Cadiz Bren aurka (0-1), multzoko txapeldunen arteko kanporaketako joaneko partida. Ondorioz, aurrerapausoa eman du igoera lortzeko. Bestalde, Portugaletek galdu egin zuen Llagosteraren kontra, 2-0eko emaitzarekin. Kanporaketa hau galtzen duten taldeek, beste aukera bat izango dute igoeragatik borroka egiten jarraiko.
Igoera play-offa jokatzen ari diren beste euskal taldeak bide luzetik doaz; hau da, igotzeko hiru kanporaketa gainditu beharko dituzte. Gure ordezkarietatik garaipena lortu zuen bakarra Alaves B izan zen, Compostelari irabazita (1-0). Peña Sportek, aldiz, galdu egin zuen Mostolesen kontra (1-0). Beste euskal talde guztiek berdindu egin zuten: San Ignacio - Marino Luanco (0-0), Beti Kozkor - Mallorca B (0-0), Mutilvera - Naxara (0-0) eta Toledo - Sestao River (1-1).
Txapeldunak, Finala (joanekoa):
UE Llagostera-Costa Brava - Club Portugalete (2-0)
Cadiz CF B - Club Atletico Osasuna B (0-1)
UD Socuellamos CF - AD Merida (0-0)
UD Tamaraceite - SCR Peña Deportiva (1-1)
SD Tarazona - Orihuela CF (0-1)
Racing Club Ferrol - Real Jaen CF (1-0)
CD Lealtad de Villaviciosa - Getafe CF B (2-0)
Yeclano Deportivo - UM Escobedo (6-0)
Zamora CF - Club Haro Deportivo (2-1)
Final-laurdenak (joanekoa):
EDMF Churra - Gimnastica Segoviana CF (0-0)
AE Prat - AD Ceuta FC (2-1)
CD Numancia de Soria B - CD Laredo (1-0)
CD Cayon - SD Logroñés (1-1)
CD San Ignacio - Club Marino Luanco (0-0)
Moralo CP - UA Horta (0-0)
Beti Kozkor KE - RCD Mallorca B (0-0)
CD Mostoles URJC - Peña Sport FC (1-0)
Fútbol Alcobendas Sport - Lorca FC (1-1)
CD Sariñena - CF Lorca Deportiva (12-0)
CD Covadonga - Bergantiños CF (0-2)
UD Poblense - CD Tropezon (4-2)
Deportivo Alaves B - SD Compostela (1-0)
CD Tenerife B - Linares Deportivo (1-0)
CF Unión Viera - Caudal Deportivo (0-0)
SD Formentera - CP Cacereño (0-0)
Alondras CF - CD Mensajero (1-0)
Atletico Saguntino - Las Rozas CF (2-0)
UD Mutilvera - Naxara CD (0-0)
RZ Deportivo Aragon - Arandina CF (2-1)
UD Logroñes Promesas - CF La Nucia (1-2)
Algeciras CF - CE L'Hospitalet (1-0)
CD Toledo - Sestao River Club (1-1)
CD Coria - Villarrubia CF (1-1)
CD El Palo - CF Illueca (2-0)
CD Utrera - Antequera CF (1-0)
CP Villarrobledo - CD Olimpic (1-1)
Zure interesekoa izan daiteke
Iñaki Williamsek eta Unai Simonek klubarekin duten arazoaz hitz egin dute
Iñaki Williams eta Unai Simon Athletic Clubeko jokalariek jokalarien eta klubaren arteko egungo egoeraz hitz egin dute, eta atsekabea "jokalariena bakarrik ez" dela eta "elkarrizketa bat egiteke" dutela azpimarratu dute.
Iñaki Williams: “Hau da jarraitu beharreko bidea"
Athletic Clubeko jokalariak Celtaren aurkako garaipenari buruz hitz egin du (0-2) EA Sports Ligako 3. jardunaldian. Pozik agertu da taldeak egindako partida onagatik, batez ere lehen zatian.
Athleticek mamuak uxatu ditu Celtari irabaziz (0-2)
Lehen zati ikusgarria egin diute lehoiek, eta aurkaria baino askoz gehiago izan dira. Berenguer eta Navarroren golekin, denboraldiko lehen garaipena lortu dute.
Alaves garaipenarekin estreinatu da Lehen Mailan (2-0)
Alavesek 2-0 irabazi dio Valentziari igande honetan, Mendizorrotzan, Moeve Ligako lehen jardunaldian, Kumba Brimaren eta Ainhoa Guallarren golei esker. Gasteizko taldeak hasiera ona eman dio maila goreneko estreinaldiari.
Sufrituta irabazi dio Eibarrek Andorrari (0-1)
Jokin Aranbarriren taldeak Aleix Garridok bigarren zatiaren hasieran sartu duen gola baliatu du 3 puntuak eskuratzeko, baina etxeko taldearen setioari eutsi behar izan dio, epaileak Jon Magunazelaia kanporatu ostean armaginak jokalari bat gutxiagorekin geratu baitira.
Luis Miguel Ramis: “Getaferen proposamena oso argia da eta oso ondo islatzen dute"
Luis Miguel Ramis entrenatzaileak badaki talde indartsua izango dutela aurrean, ideiak oso argi dituena, baina Osasuna etxean Getaferen aurka lehen garaipena lortzeko prest dago, horren ustez.
Athleticek dotore ekin dio Ligari, Badalona garaituta (3-1)
Athletic 3-1 nagusitu da igande honetan Badalonaren aurka Lezaman jokatu den F Moeve Ligako lehen jardunaldiko partidan. Victor Marin bikain estreinatu da zuri-gorrien aulkian. Pinedok, Azkonak eta Amezketak egin dituzte etxekoen golak.
Hector Fortek 2031ra arte sinatu du Realarekin
Bartzelonak beretzat gorde ditu berrerosteko aukera eta, etorkizunean jokalaria salduz gero, irabazien ehuneko bat jasotzeko eskubidea.
Gorrotxategi: “Ligan partida bat lasai irabaztea gutxitan gertatzen da"
Realeko jokalaria pozik azaldu da Espanyolen aurka lortutako garaipenagatik (2-1), EA Sports Ligako 3. jardunaldiko partidan. Garaipenak txapelketako lehen puntuak eman dizkio Realari.
Realaren egutegia, Europa Ligan
Talde txuri-urdinak AFC Bournemouthen aurka egingo du debuta Anoetan, irailaren 17an, 21:00etan; liga fasea ixteko azken partida, berriz, Juventusen aurka jokatuko du etxetik kanpo, urtarrilaren 28an, 21:00etan.