Etxarrik eta Amorrortuk 18 jokalari deitu dituzte
Jose Mari Amorrortuk eta Mikel Etxarrik prentsaurrekoa egin dute Euskal Selekzioak Venezuelaren kontra jokatuko duen deialdiaren berri emateko.
Athleticeko eta Realeko bost jokalari, Alaveseko eta Leganeseko hiru eta Eibarreko bi deitu dituzte.
Partida, 20:45ean, ETB1en eta eitb.eus-en zuzenean ikusteko aukera izango da.
Deialdia
Athletic Club: Aritz Aduriz, Yuri Berchiche, Dani Garcia, Iñigo Martinez eta Iñaki Williams.
Real Sociedad: Jon Bautista, Ariz Elustondo, Asier Illarramendi, Lucas Sangalli eta David Zurutuza.
Deportivo Alaves: Manu Garcia, Marin Agirregabiria eta Ibai Gomez.
C.D. Leganes: Javier Eraso, Jon Ander Serantes eta Mikel Vesga.
Eibar: Anaitz Arbilla eta Asier Riesgo.
Bestalde, Euskadiko Federazioak Xabi Prieto eta Imanol Agirretxe omenduko ditu partidaren atsedenaldian. Xabi Prieto selekzioaren elastikoa gehien jantzi duen futbolaria da. Guztira, 14 partida jokatu ditu elastiko horrekin.