Zozketa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

AZ Alkmaar, Augsburg eta Partizan, Athleticen aurkariak Europa Ligan

Zuri-gorriak L multzoko zerrendaburuak dira. Partidak irailaren 17an, urriaren 1ean eta 22an, azaroaren 5ean eta 26an eta abenduaren 10ean jokatuko dira.
Iragarkia
18:00 - 20:00
Athleticen aurkarien analisia: AZ Alkmaar , Partizan eta Augsburg

Athleticek teorian indartsuenak diren taldeak saihestu ditu Europa Ligako multzoen faseko zozketan. Bilbotarrak L multzoko zerrendaburuak dira, eta AZ Alkmaar, Augsburg eta Belgradeko Partizanen aurka neurtuko dituzte indarrak.

Partidak irailaren 17an, urriaren 1ean eta 22an, azaroaren 5ean eta 26an eta abenduaren 10ean jokatuko dira.

Ordutegiak:

2015-09-17

Athletic Club - FC Augsburg (21:05ean)

 

2015-10-01

AZ - Athletic Club (19:00etan)

 

2015-10-22

FK Partizan - Athletic Club (19:00etan)

 

2015-11-05

Athletic Club - FK Partizan (21:05ean)

 

2015-11-26

FC Augsburg - Athletic Club (19:00etan)

 

2015-12-10

Athletic Club - AZ (21:05ean)

 

Multzoak:

A multzoa: Ajax, Celtic, Fenerbahçe, Molde.

B multzoa: Rubin Kazan, Liverpool, Girondins, FC Sion.

C multzoa: Borussia Dortmund, PAOK Salónica, Krasnodar, Gabala.

D multzoa: Nápoles, Club Brugge, Legia Varsovia, Midtjylland.

E multzoa: Vila-real, Viktoria Plzen, Rapid Viena, Dinamo Minsk.

F multzoa: Olympique Marseilla, SC Braga, Slovan Liberec, Groningen.

G multzoa: Dnipro, Lazio, Saint-Étienne, Rosenborg.

H multzoa: Sporting CP, Besiktas, Lokomotiv Mosku, Skenderbeu.

I multzoa: Basilea, Fiorentina, Lech Poznan, Os Belenenses.

J multzoa: Tottenham Hotspur, Anderlecht, Monako, Qarabag.

K multzoa: Schalke 04, Apoel, Sparta Praga, Asteras.

L multzoa: Athletic, AZ Alkmaar, Augsburg, Partizan.

 

Zure interesekoa izan daiteke

Robert Navarro Atalantaren aurka (aurredenboraldia)
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Athleticek porrot batekin itxi du denboraldiaurrea Atalantaren aurka

Athletic Clubek 1-0 galdu du Bergamon, talde zuri-gorriak 2026-27 denboraldia ofizialki hasi aurretik Sevillaren aurka Bilbon jokatu duen zortzi partiduen azken prestaketa partidan. Nicola Zalewski internazional poloniarrak bigarren zatia hasi eta berehala sartutako golari esker irabazi du partida Italiako taldeak, Athleticek ezin izan du aurreko denboraldiko Txapeldunen Ligan lortutako garaipena errepikatu.

Edin Terzic (Athletic)
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Edin Terzic: “Zaleen zirrara eta babesa antzematen ditut, klubarekiko duten lotura; lanerako jarrera oso ona da”

Athleticek abuztuaren 22an ekingo dio lehiari 2026-2027 denboraldian, EA Sports Ligan, San Mamesen, Sevilla aurkari; horretarako bederatzi egun gelditzen direla, EITBk Edin Terzic zuri-gorrien entrenatzaile berria elkarrizketatu du. “Guk, Ligako beste hainbat taldek bezala, Europan jokatzea dugu helburu”, adierazi du, “eta hitzeman ahal dut gogor lan egingo dugula horretarako”.

Julen Agirrezabala (Athletic)
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Julen Agirrezabala, Racing Santanderrera

Athleticek diru kopuru bat jasoko du 25 urteko atezainaren fitxaketarengatik, eta aldagai ekonomikoak gordeko ditu helburuen, etorkizuneko salmentaren ehunekoaren eta lehentasunez erosteko eskubidearen arabera. Agirrezabalak, 25 urtekoa bera, 65 partida ofizial jokatu ditu Athleticekin, tartean 2023-2024 denboraldiko Errege Kopako guztiak; orduan, euskal taldeak titulua irabazi zuen, eta errenteriarra giltzarria izan zen horretarako.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X