Kopa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Final-zortzirenak: Albacete-Athletic, Reala-Mallorca eta Barça-Osasuna

Final-laurdenetan indarrak neurtu ditzakete Athleticek eta Realak. Final-zortzirenetako joaneko partidak urtarrilaren 3an, 4an edo 5ean jokatuko dira eta itzulikoak hilabete bereko 10, 11, eta 12an.
Errege Kopako zozketa. Argazkia: EFE

ong>Gaur goizean Errege Kopako final-zortzirenetarako, final-laurdenetarako eta finalerdietarako zozketa egin da. Euskal taldeen kanporaketak honakoak dira: Albacete-Athletic, Reala-Mallorca eta FC Bartzelona-Osasuna. Joaneko partidak urtarrilaren 3an, 4an edo 5ean jokatuko dira eta itzulikoak hilabete bereko 10, 11, eta 12an.

Final-laurdenetan elkarren aurka jokatuko dute Athleticek eta Realak final-zortzirenetako euren kanporaketak gainditzen badituzte. Osasunak, Barça gainditzen badu, Real Madrid edo Malaga izango luke aurkari. Joaneko neurketak urtarrilaren 18an eta itzulikoak 25an. Finalerdiak, otsailaren 1ean eta 8an.

FINAL-ZORTZIRENAK:

Mirandes-Racing

Albacete-Athletic

Alcorcon-Levante

Kordoba-Espanyol

Reala-Mallorca

Valentzia-Sevilla

FC Bartzelona-Osasuna

Real Madril-Malaga

FINAL-LAURDENAK:

A- Kordoba edo Espanyol - Mirandes edo Racing

B- Real Madril edo Malaga - Bartzelona edo Osasuna

C: Valentzia edo Sevilla - Alcorcon edo Levante

D: Albacete edo Athletic - Reala edo Mallorca

FINALERDIAK:

A irabazlea- D irabazlea

C irabazlea- B irabazlea

Zure interesekoa izan daiteke

GR7047. NUEVA JERSEY (ESTADOS UNIDOS), 13/06/2026.- Marcos Marquinhos (i) de Brasil disputa el balón con Achraf Hakimi (2-i) de Marruecos este sábado, durante un partido del grupo C del Mundial de la FIFA 2026 entre Brasil y Marruecos en el estadio MetLife en Nueva Jersey (Estados Unidos). EFE/ Sebastiao Moreira
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Suitzak eta Qatarrek 1-1 berdindu dute, Brasilek eta Marokok gauza bera egin dute (1-1), Eskoziak 0-1 garaitu du Haiti, eta Australiak 2-0 Turkia

Ostegunean hasi zen 2026ko Munduko Futbol Txapelketako hasierako faseak partida parekatuak eta ezustekoak izan ditu orain arte. Qatarrek puntu bat lortu du Suitzaren aurka luzapenean (1-1), Brasilek eta Marokok berdinketa lortu dute (1-1), Eskoziak garaipen estua lortu du Haitiren aurka (0-1) eta Australiak ezustekoa eman du Turkia 2-0 garaituta.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X