Final-hamaseirenetan
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Kopa: Albacete eta Mirandesek Atletico eta Vila-real kanporatu dituzte

Juan Carlos Garrido bere kargutik kendu zuten partidaren amaieran. Betis eta Zaragoza ere txapelketatik kanpo geratu dira; Kordoba eta Alcorcon taldeen aurka ezin izan zuten aurrera egin.
Atletico-Albacete. Argazkia: EFE

Bigarren B Mailako Mirandesek eta Albacetek Kopako final-zortzirenetarako txartela eskuratu zuten Vila-real eta Atletico Madril taldeak mendean hartuta.

Madrildarrek 0-1 galdu zuten etxean eta joaneko partidan, Carlos Belmonten, 2-1eko porrota jaso zuten. Mirandesen, Pablo Infante izan zen izarra Burgoseko taldearen bi golak eginda.

Betis eta Zaragoza ere txapelketatik kanpo geratu dira. Kordoba eta Alcorcon taldeen aurka ezin izan zuten aurrera egin.

Final-hamaseirenetako emaitzak:

Atletico - Albacete 2-1 0-1

Sporting - Mallorca 0-1 0-2

Espanyol - Celta 0-0 4-2

Sevilla - San Roque 0-1 2-1

R. Madril - Ponferradina 0-2 5-1

Zaragoza - Alcorcon 1-1 0-2

Vila-real - Mirandes 1-1 0-2

Malaga - Getafe 0-1 2-2

Betis - Kordoba 1-0 2-1

Levante - Deportivo 3-1 4-1

Osasuna - Almeria 1-3 1-1

Granada - Reala 4-1 2-1

Rayo - Racing 3-2 4-3

Athletic - Real Oviedo 0-1 1-0

Ostegunean:

Valentzia - Cadiz 20:00 0-0 -

Bartzelona - Hospitalet 22:00 0-1 -

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X