Bidasoa
2021/11/16 - 23:43
Bidasoa Irunek galdu egin du Toulouseren aurka
Gipuzkoako taldeak 24-26ko emaitzarekin galdu du Fenix Toulouseren kontra jokatu du EHF-ren Europa Ligako hirugarren jardunaldiko partida. Frantziako taldean Erik Balenciaga gipuzkoarra izan da jokalari onena.
2021/11/15 - 18:20
Cuetara: ''Partida oso garrantzitsua da sailkapena lortzeko aurrerapausoa emateko, zaleen babesa behar dugu''
Jacobo Cuetara Bidasoa Iruneko entrenatzaileak, talde gipuzkoarrak Toulouseren aurka asteazkenean Artalekun jokatuko duen EHF-ren Europa Ligako partidari buruz hitz egin du. (adierazpenak gaztelaniaz)
2021/11/04 - 17:47
Kauldi Odriozolak Bidasoa Irun utziko du denboraldia bukatzean
Jokalaria Nantes frantziarrera joango da taldeak klausula ordaindu ondoren. Odriozolak zazpi denboraldi egin ditu Bidasoa Irunen.
2021/10/27 - 02:33
Bidasoa Irunek garaipena lortu du Pfadi Winterthur taldearen aurka (32-28)
Irungo taldeak irabazi egin du talde suitzarraren aurka Artalekun jokatu duen EHF-ren Europa Ligako bigarren jardunaldiko partida, 32-28ko emaitzarekin.
2021/10/27 - 01:00
Bidasoa Irun, garaile Pfadi Winterthurren aurka Europa Ligan
Talde gipuzkoarrak 32-28ko emaitzarekin irabazi du Artalekun jokatu duen bigarren jardunaldiko partida. Lehen garaipena du txapelketa honetan.
2021/10/25 - 17:17
Bidasoa Irun vs Pfadi Winthertur, gaur, zuzenean, EITBn
Jacobo Cuetara entranatzaileakk etxean zenbat eta puntu gehien lortzea du jomuga. Iluntzeko 20:45ean zuzenean jarraitu ahal izango da ETB4n eta eitb.eus-en.
2021/10/20 - 01:26
Europa Ligako Tatran Presov - Bidasoa Irun (27-25) partidako jokaldi onenak
Bidasoa Irunek porrota jaso du Tatran Presoven aurka jokatu duen EHFren Europa Ligako A multzoko lehen jardunaldiko partidan, 27-25eko emaitzarekin.
2021/10/20 - 00:56
Bidasoa Irunek galdu egin du Tatran Presoven aurka Europa Ligako estreinako partida
Irungo taldeak ez dio ondo ekin Europako ibilbideari, etxeko taldea 27-25eko emaitzarekin gailendu baitzaio Eslovakian jokatu den neurketan.
2021/10/19 - 00:42
Kauldi Odriozola: ''Partida gogorra izango da, baina emaitza ona lortzea da gure helburua''
Bidasoa Irunek Europar Ligako ibilbideari ekingo dio astearte honetan. Talde gipuzkoarrak Tatran Presovi egingo dio bisita, eta norgehiagoka zuzenean eskainiko du eitb.eus-ek. Kauldi Odriozola jokalariak neurketari buruz hitz egin du.
2021/09/30 - 14:33
Zeintzuk dira Bidasoa Irunek EHFren Europa Ligan izango dituen aurkariak?
Gipuzkoarrak A multzoan dira, Suitzako Pfadi Winterthur, Eslovakiako Tatran Presov, Alemaniako Füchse Berlin, Poloniako Orlen Wisla Plock eta Frantziako Fenix Toulouse Handball taldeekin batera.
2021/09/09 - 18:30
Denboraldi gogorra eta itxaropentsua aurreikusten du Gurutz Aginagaldek
Bidasoa Irunek Europan jokatuko du hastear den denboraldian. Erronka berriei ekiteko prest dago taldea. Gurutz Aginagalde presidenteak, Bidasoa Irunen helburuak argitu dizkigu.
2021/07/21 - 13:27
Julen Aginagaldek Bidasoa-Irunen jarraituko du
Irundarra Tokion da. Olinpiar Jokoetako aurreneko partida ostiralean du.
2021/06/05 - 21:53
Bidasoa finaletik kanpo geratu da, Liberbank Cantabriarekin galduta (33-28)
Irundarrak atzetik joan dira markagailuan denbora osoan eta ezin izan diote kantabriarren erasoari aurre egin.
2021/05/12 - 16:52
Bidasoak Cantabria Sinfinen aurka jokatuko du Asobal Kopako finalerdietan
Sacyr Asobal Kopako XXXI. ekitaldia Santanderren jokatuko da ekainaren 5etik 6ra; hartara, irundarrek etxeko taldea izango dute aurkari.
2021/03/16 - 13:45
Jacobo Cuetara: ''Guretzako oso aukera ona da''
Bidasoa Irunek BM Logroño La Riojaren kontra jokatuko du Asobal Ligako asteazkenean duen partidan, aurkari zuzena sailkapenean.
2021/03/06 - 19:08
Bidasoa finaletik kanpo geratu da Ademar Leonekin galduta (30-26)
Jacobo Cuetararen taldea aurretik iritsi da atsedenaldira, 14-13, baina bigarren zatian ezin izan du ezer egin Leongoek erasoan erakutsitako nagusitasunaren aurrean.
2021/03/05 - 22:13
Bidasoa Irunek Leongo Ademar izango du aurkari finalerdietan
Talde gipuzkoarrak 28-27ko emaitzarekin gainditu du Benidorm Errege Kopako final-laurdenetan. Larunbat honetan, finalerako txartela lortzeko lehia izango du Leongo Ademarren aurka.
2021/03/05 - 18:24
Bidasoa finalerdietan da, BM Benidorm 27-28 gaindituta
Julen Aginagalde izan da partidako protagonista eta golegile nagusia, bederatzi tantorekin.
2021/03/05 - 10:04
Final-laurdenetako BM Benidorm vs Bidasoa Irun, gaur, zuzenean, EITBn
Eskubaloiko Kopa martxoaren 5etik 7ra jokatuko da Madrilen. Gipuzkoarrek 15:00etan jokatuko dute
2021/03/04 - 21:50
Zubiria: ''Bidasoaren helburu nagusia lehen kanporaketa gainditzea izan behar da''
Asier Zubiria jokalari ohiaren ustez, Errege Kopan Bidasoa Irunen lehen helburua final-laurdenak gainditzea izan behar da, eta gero tituluarekin amestea.