Bidasoa
2022/12/30 - 18:32
Dariel Garcia kubatarrak kontratua berritu du Bidasoa Irunekin 2024ra arte
Nazioarteko jokalariak 66 partida ofizial jokatu ditu guztira talde gipuzkoarrarekin.
2022/12/27 - 19:08
Matheus Francisco da Silvak kontratua berritu du 2024ra arte
Bidasoak euskarri brasildarra berritu duela iragarri du. 2019an iritsi zen Irunera eta guztira 140 partida jokatu ditu taldearekin.
2022/12/23 - 16:13
Iñaki Caverok kontratua berritu du Bidasoa Irunekin 2025era arte
Jokalaria eta kluba akordiora iritsi dira bi aldeak lotzen dituen kontratua luzatzeko. Cavero "pozik" azaldu da kontratua berritu ostean.
2022/12/15 - 17:20
Jon Azkuek ez du Bidasoan jarraituko datorren denboraldian
Jon Azkue Bidasoa Irungo kapitainak hurrengo denboraldian ez duela taldean jarraituko adierazi du. Oriotarra 11 urtez egon da klubean eta 177 partida jokatu ditu guztira.
2022/12/14 - 00:45
Bidasoak puntu bat lortu du Mazedonian hirugarren postuan mantentzeko (29-29)
Jacobo Cuetarak zuzendutako mutilek ezin izan dute garaipena lortu puntu batuketak zapore ona uzten duen partida zailean.
2022/12/12 - 18:52
Bidasoak hirugarren postua defendatuko du Pelisterren aurka, Mazedonian
Irungo taldeak hirugarren postua lortzeko borrokatuko da mazedoniarren aurka Bitolan (Ipar Mazedonia). Partida zuzenean ikusi ahal izango da eitb.eus-en eta ETB4n 20:45ean.
2022/12/07 - 00:38
Bidasoak Pelister jipoitu du Artalekun (32-20)
Neurketako lehen minutuak parekatuak izan dira, baina lehen ordu laurdena igarota Jacobo Cuetararen taldea abantaila hartzen hasi da.
2022/12/05 - 19:17
Bidasoa – Eurofarm, astearte honetan zuzenean, ETB4n eta eitb.eus-en
Irungo taldeak aurrerapauso handia emango luke Europako Ligan jarraitzeko, Ipar Mazedoniako taldea mendean hartzen balu. Partida zuzenean ikusi ahal izango da ETB4n eta eitb.eus-en 20:45etik aurrera.
2022/11/29 - 22:58
Bidasoak, baja garrantzitsuekin, galdu egin du Danimarkan (38-27)
Irundarrek ezin izan zuten bolada txarra eten ligan eta zaila izango zen partida galdu zuten.
2022/11/28 - 18:59
Bidasoak Ligako emaitzen krisia arindu nahi du Europan, Skandeborgen aurka
Partida astearte honetan, azaroaren 29an, jokatuko da, eta zuzenean ikusi ahal izango da eitb.eus-en eta ETB4n, 18: 45etik aurrera.
2022/11/23 - 00:28
Bidasoak espero baino garaipen zailagoa lortu du HC Motorren aurka (26-22)
Ukrainarrak trabatu egin zaizkio Jacobo Cuetarak zuzentzen duen taldeari, eta bidasoarrak hiru gol azpitik joateraino heldu dira.
2022/11/21 - 19:22
Bidasoa-Irunek pizgarri bat nahi du Europan Motor Zaporizhiaren aurka
Talde gipuzkoarrak garaipena behar du Europako Ligako hirugarren jardunaldian talde ukrainarraren aurka azken partidetan izan duen errendimendu txarraren ondorioz. Partida zuzenean ikusi ahal izango da ETB4n eta eitb.eus-en 20:45etik aurrera.
2022/11/19 - 20:47
Gurutz Aginagalde: “Egindakoa sendotu eta etorkizuneko oinarriak ezarri nahi ditugu hurrengo lau urteetan”
Gurutz Aginagalde pozik agertu da beste agintaldi baterako Bidasoa Irungo presidente hautatu ostean. Jokalari ohiak ilusioz begiratzen dio etorkizunari.
2022/11/19 - 19:02
Gurutz Aginagaldek Bidasoa Irungo presidente izaten jarraituko du
Zuzendaritza batzordean Gorka Wambak bakarrik errepikatuko du. Zerrenda Josemi Zamorak, Javier Núñezek, June Aranburuk, Iñigo Mangasek eta Angela Rodriguezek osatzen dute.
2022/11/02 - 00:16
Bidasoak ez dio erraztasunik eman Fuchse Berlini (34-29)
Jacobo Cuetarak zuzendutako taldeak gogor aritu dira multzoko faboritoen etxean. Azkenean, Irungo taldeak bost goleko aldeaz galdu du alemaniarren aurka.
2022/10/31 - 21:53
Bidasoa Irunek ezustekoa eman nahi du Fuchas Berlin erraldoiaren aurka
Alemaniakoak liderrak dira etxeko txapelketan eta aurkari gogorra izango dira Jacobo Cuetararen taldearentzat. Partida zuzenean ikusi ahal izango da ETB4n eta eitb.eus-en, 20:45ean.
2022/10/26 - 01:36
Bidasoa-Irun, Europa Ligari hasiera garaipenarekin Aguas Santasen aurka (35-26)
Bidasoak garaipen zabalarekin ekin dio Europa Ligari. Jacobo Cuetararen mutilak tentuz hasi dira, baina bigarren zatian euren indarra erakutsi dute.
2022/10/25 - 18:27
Bidasoaren Europa Ligako lehen partida, ETB4en eta eitb.eusen (20:45)
Bidasoa Irunek gaur hasiko du Europa Ligako multzoen fasea eta Aguasantas izango du parez pare. Portugaleko taldeak sorpresa eman du Portugalgo ligan eta tentuz ibili beharko dute Jacobo Cuetararen mutilek.
2022/10/24 - 20:06
Bidasoa – Aguas Santas, multzoen faseko lehen hitzordua Artelekun
Behin Kolstaden aurkako kanporaketa gaindituta, multzoen faseari aurre egitea dagokio Jacobo Cuetararen taldeari, lehen partida Aguas Santas Milaneza portugaldarren aurkakoa izango da.
2022/10/06 - 18:29
Bidasoak D Multzoan jardungo du Europako Ligako multzoen fasea gainditzeko asmoz
Irungo taldea urriaren 25ean hasiko da lehiatzen 10 jardunaldi izango dituen ligaxkan.