Bera Bera
2019/04/29 - 23:34
Bera Berari harrera egin dio Donostiako Udalak
Super Amara Bera Berak Erreginaren Kopa irabazi zuen igandean, eta astelehen honetan Donostiako Udaletxean hartu du taldea Eneko Goia alkateak.
2019/04/28 - 16:51
Bera Berak Erreginaren Kopa altxatu du
Super Amara Bera Bera da 2019ko Erreginaren Kopako txapelduna. Finala aise irabazi dio Aula Alimentos Valladolidi (17-30), eta garaikurra altxatu du Lasesarren (Barakaldo).
2019/04/28 - 16:24
Bera Bera, Erreginaren Kopako txapeldun
Super Amara Bera Berak eskuratu du titulua, BM Aula Alimentos de Valladolid taldea finalean 17-30eko emaitzarekin garaituta.
2019/04/27 - 22:40
Bera Berak finala jokatuko du
Super Amara Bera Berak eskubaloiko Erreginaren Kopako finala jokatuko du, finalerdietan Liberbank Gijon gainditu baitu (23-16).
2019/04/27 - 22:00
Bera Bera finalera sailkatu da, Gijoni irabazita
Super Amara Bera Bera taldeak 23-16ko emaitzarekin lortu du garaipena Liberbank Gijonen aurka, eta Erreginaren Kopako finala jokatuko du Aula Valladoliden kontra, igandean.
2019/02/10 - 15:40
Bera Berak porrota jasota esan dio agur EHF Kopari
Multzoen fasea gainditzeko aukerarik gabe ekin dio neurketari talde gipuzkoarrak, eta 26-23ko emaitzarekin galdu du Craiovaren aurka.
2019/02/03 - 14:48
Bera Berak garaipen handia lortu du multzoko liderren aurrean (32-26)
Donostiarrek aurrera egiteko aukerekin jarraitzen dute Nikobing talde danimarkarrak bere prtida 20na amaitu ostean.
2019/01/26 - 22:39
Imanol Alvarez: 'Gaizki ekin diogu partidari eta garesti ordaindu dugu'
Super Amara Bera Bera taldeko entrenatzailea den Imanol Alvarezek, Nykobing Handbollen aurka (28-36) jasotako porrotaren analisia egin du.
2019/01/26 - 20:29
Bera Berak Europako ametsa zaildu du neurketa hasiera kaskar baten ondorioz (28-36)
Donostiarrek berriro galdu dute Nykobing Handboll talde danimarkarraren aurka eta aurrera egiteko lanak izango dituzte multzoen fasea amaitzeko bi jardunaldi falta direnean.
2019/01/25 - 13:46
Bera Berak bigarren itzuliari ekingo dio
Donostiako taldeak Nykobing Handboldkluben aurka neurtuko ditu indarrak larunbatean, 17:00etan, EHF Kopako multzoetako bigarren itzuliko lehenengo partidan. Partida, zuzenean, ETB4n eta eitb.eus-en.
2019/01/19 - 18:51
Bera Berak bidea zaildu du azken sailkatuaren etxean galduta (31-26)
Donostiarrek ondo hasi dute partida baina minutuek aurrera egin ahala indarra galtzen joan dira. Garaipena danimarkarrek lortu dute.
2019/01/12 - 22:52
Garaipen historikoa lortu du Bera Berak EHF Kopan
Super Amara Bera Berak garaipena lortu du Craiova egungo txapeldunaren aurka (32-21) EHF Kopako multzoen faseko bigarren jardunaldiko partidan.
2019/01/12 - 20:31
Bera Berak lehen garaipena lortu du EHF Kopan, Craiovari irabazita
Talde gipuzkoarrak 32-21eko emaitzarekin irabazi du EHF Kopako multzoen faseko bigarren jardunaldiko partida. Egungo txapeldunari nagusitu zaio.
2019/01/06 - 23:38
Bera Berak porrotarekin ekin dio EHF Kopari
Super Amara Bera Berak 32-29 galdu du Podravka Vegeta talde kroaziarraren aurka, EHF Kopako multzoen faseko lehen jardunaldiko partida.
2018/11/22 - 16:41
Bera Berak Prodavka eta Craiova faboritoen aurka jokatuko du
EHF Kopa irabazteko bi faboritoak Donostiako taldearen multzo berean izango dira, eta Falster Handboll taldeak osatuko du multzoa.
2018/11/18 - 15:23
Bera Bera, sailkatuta porrota jaso arren
Super Amara Bera Berak EHF Kopako multzoen fasea jokatuko du. Dunaujvarosi taldearen aurka 22-23 galdu du atariko kanporaketa itzuliko partida, baina joanekoa 18-26 irabazi zuen.
2018/11/18 - 14:53
Bera Berak EHF Kopako multzoen faserako sailkapena lortu du
Talde gipuzkoarrak 22-23 galdu du Dunaujvarosi taldearen aurka, atariko hirugarren kanporaketako itzuliko partida, baina joanekoa 18-26 irabazi zuenez, sailkatuta dago.
2018/11/17 - 11:47
Asteburuko kirol-hitzorduak, zuzenean
Futbola, pilota (Bizkaia Torneoa), saskibaloia, eskubaloia eta pilota (Lau t'erdiko Txapelketako finala) izango dira asteburu honetako kirol-emankizunetako batzuk.
2018/11/11 - 14:40
Bera Berak abantaila hartu du Dunauj-Varos taldearen aurka
Super Amara Bera Berak 18-26 irabazi dio DKKA Dunauj-Varos taldeari EHF Kopako atariko hirugarren kanporaketako joaneko partida.
2018/11/08 - 15:04
Dunaujvarosi, multzoen fasea abiatu aurreko azken oztopoa
Bera Berak Hungariako taldearen aurka jokatuko du EHF Kopako multzoen faserako sailkatzeko azken kanporaketa. Partida zuzenean izango da ikusgai eitb.eus-en, 16:30ean.