Bera Bera
2020/09/03 - 13:36
Eskubaloiko Erreginaren Kopako partiden ordutegiak
Zortzi talde, 2020ko Erreginaren Kopa irabazteko lehian.
2020/08/04 - 19:18
Bera Berak Elx izango du aurkari Erreginaren Kopako final-laurdenetan
Eskubaloiko XLI Erreginaren Kopako zozketa egin da astearte honetan. Super Amara Bera Berak Elxen aurka jokatuko du final-laurdenetan. Txapelketan Alhaurin de la Torren jokatuko da.
2020/07/27 - 17:24
Lau hilabete joan eta gero, Super Amara Bera Bera Bidebietan bildu da berriro
Urte berezia izango da, klubak mende laurdena egingo baitu. Ligan eta Kopan ahalik eta goren ibiltzeaz gainera, klubaren 25 urteak European Leagueko multzo fasean sartuta biribildu nahiko luke.
2020/07/21 - 12:03
Super Amara Bera Berak hirugarren kanporaketan hasiko du Europako Liga
Europako bigarren txapelketa honetako azken fasean 16 talde izango dira.
2020/05/22 - 15:51
Ohorezko Mailan lehiaketa eredua aldatu egingo da
Denboraldia bertan behera utzi ondoren, Federazioa eta emakumezkoen Ohorezko Maila osatzen duten klubak datorren sasoia antolatzen ari dira. Bi multzo egotea proposatu dute.
2020/05/05 - 16:33
Bera Bera, seigarren aldiz Ligako txapeldun
Bera Berak seigarren aldiz irabazi du liga, baina aurtengo txapelketa bulegoetan erabaki da. Gipuzkoarrek nahiago zuten kantxan lortzea titulua, baina birusak hankaz gora jarri du dena.
2020/05/05 - 02:23
Super Amara Bera Bera, Ligako txapeldun
Klub donostiarra Guerreras Iberdrola Ligako txapeldun izendatu dute; izan ere, txapelketa koronabirusagatik eten zutenean, sailkapeneko lider zegoen. Seigarren aldiz irabazi du Liga.
2019/10/19 - 20:48
Garaipena ez da nahikoa izan eta agur esan behar izan dio Bera Berak Europari
Talde gipuzkoarrak erronka garrantzitsuari egin behar izan dio aurka EHF Kopan Corva Brasov taldearen aurka, izan ere, joanekoan bost goleko aldearekin galdu zuen eta ezin izan du markagailua irauli.
2019/10/18 - 15:19
Bera Berak markagailua irauli eta ezustea eman nahi du Europan, Corna Brasoven aurka
Talde gipuzkoarrak erronka garrantzitsuari egin beharko dio aurre, larunbat honetan, Gascan, Corva Brasov talde errumaniarraren aurka EHF Kopan. Zuzenean, ikusgai, ETB1en eta eitb.eus atarian.
2019/10/12 - 20:38
Bera Berak galdu egin du Brasoven aurka eta maldan gora jarri zaio kanporaketa
Super Amara Bera Berak 35-30eko emaitzarekin galdu du Corona Brasoven aurka jokatu duen EHF Kopara sailkatzeko atariko bigarren kanporaketako joaneko neurketa.
2019/10/10 - 10:51
Bera Berak indartsu jarraitzen du
Gipuzkoarrak Conservas Orbe Porriño gainditu zuten 23-32. Zuazo Barakaldok larunbatean jokatuko du bere partida Aula Valladoliden kontra.
2019/09/15 - 16:03
Bera Berak EHF Kopako lehen txandako kanporaketa gainditu du
Super Amara Bera Berak bigarren garaipena jarraian lortu du LK Zugen aurka (31-45), eta hurrengo fasera sailkatu da.
2019/09/14 - 21:48
Bera Berak ia erabakita utzi du LK Zugen aurkako kanporaketa
Super Amara Bera Berak 30-16ko emaitzarekin irabazi dio LK Zugi, eta birtualki erabakita utzi du EHFko lehen txandako kanporaketa.
2019/09/12 - 13:44
Bera Bera, bitik bi
Gipuzkoarrek Helvetia Alcobendas gainditu zuten 2. jardunaldiko aurreratutako partidan. Zuazok larunbatean jokatuko du, Elxen kontra.
2019/09/02 - 22:24
Fernandes: 'Ez zait galtzea gustatzen, porrotak gaizki daramatzat'
Mariane Fernandes Super Amara Bera Bera taldeko jokalariak oso gaizki pasa zuen denboraldiko lehen titulua galdu ostean. Brasildarrak ETBrekin hitz egin du partida hartan bizitakoaz.
2019/04/29 - 23:34
Bera Berari harrera egin dio Donostiako Udalak
Super Amara Bera Berak Erreginaren Kopa irabazi zuen igandean, eta astelehen honetan Donostiako Udaletxean hartu du taldea Eneko Goia alkateak.
2019/04/28 - 16:51
Bera Berak Erreginaren Kopa altxatu du
Super Amara Bera Bera da 2019ko Erreginaren Kopako txapelduna. Finala aise irabazi dio Aula Alimentos Valladolidi (17-30), eta garaikurra altxatu du Lasesarren (Barakaldo).
2019/04/28 - 16:24
Bera Bera, Erreginaren Kopako txapeldun
Super Amara Bera Berak eskuratu du titulua, BM Aula Alimentos de Valladolid taldea finalean 17-30eko emaitzarekin garaituta.
2019/04/27 - 22:40
Bera Berak finala jokatuko du
Super Amara Bera Berak eskubaloiko Erreginaren Kopako finala jokatuko du, finalerdietan Liberbank Gijon gainditu baitu (23-16).
2019/04/27 - 22:00
Bera Bera finalera sailkatu da, Gijoni irabazita
Super Amara Bera Bera taldeak 23-16ko emaitzarekin lortu du garaipena Liberbank Gijonen aurka, eta Erreginaren Kopako finala jokatuko du Aula Valladoliden kontra, igandean.