Bera Bera
2021/11/16 - 17:46
Alvarez: ''Bi egun izango ditugu Ramnicu Valcearen aurkakoa prestatzeko eta horrek gauzak zailtzen dizkigu''
Super Amara Bera Berak larunbatean jokatuko du Ramnicu Valcearen aurkako EHF-ren Europar Ligako atariko azken kanporaketako itzuliko partida. Sei goleko desabantaila irauli beharra du. Asteazken honetan, ordea, Gijonen kontra jokatuko du ligan.
2021/11/13 - 16:44
Bera Berak 6 goleko aldeari eman beharko dio buelta etxean (34-28)
Atsedenaldian hiru goleko abantaila izan du Super Amara Bera Berak, baina bigarren zatian Ramnicu Valceak markagailua irauli egin du.
2021/11/12 - 22:52
Ramnicu Valcea vs Super Amara Bera Bera, ETB4n eta eitb.eus-en
Super Amara Bera Berak EHFren Europa Ligako multzoen fasera sailkatzeko aurretiko azken kanporaketa jokatuko du larunbat honetan. Joanekoa Errumanian izango da Ramnicu Valcearen aurka, 14:00etatik aurrera, ETB4n eta eitb.eus-en.
2021/10/27 - 18:15
Bera Bera, sasoi onean
Super Amara Bera Bera taldea Guerreras Iberdrola Ligako liderra da. Paris 92 handiari irabazi zioten Europa Ligako bigarren atarikoan eta txapelketa horretako multzoen fasea jokatzeko txartela izango dute jokoan atariko hirugarren kanporaketan.
2021/10/24 - 21:12
Bera Berak Paris 92 menderatu du (21-26)
Hurrengo kanporaketan Ramnicu Valcea talde errumaniarra izango dute aurrean.
2021/10/17 - 17:11
Berdinketa Super Amara Bera Beraren eta Paris 92ren artean (27-27)
Oso partida ona jokatu dute gipuzkoarrek. Bueltako partida datorren asteburuan jokatuko dute, Parisen.
2021/10/17 - 17:00
Bera Beraren etorkizuna Europan Parisen erabakiko da
Lehen zatian Bera Berak asko sufritu du Paris 92aren kontra, baina oso ondo kantxaratu da bigarrenean berdinketa lortzeko (27-27). Kanporaketa datorren astean erabakiko da.
2021/09/04 - 23:33
Bera Berak ezin izan du Elx gainditu Superkopako finalean (18-23)
Bere historiako bigarren titulua da Elxekoentzat 11 hilabeteren buruan, aurreko denboraldian Erreginaren Kopa irabazi baitzuten.
2021/08/14 - 18:26
Bera Berak Euskal Kopa bereganatu du, Zuazori irabazita
Super Amara Bera Bera eta Zuazo aurrez aurre izan dira Orion jokatu den Euskal Kopako finalean. Imanol Alvarezen taldea nagusitu da 32 eta 26ko emaitzarekin. Denboraldi aurreko lehenengo neurketan ere elkarren aurka aritu ziren eta orduan ere donostiarrak izan ziren nagusi.
2021/06/17 - 16:32
Super Amara Bera Beraren jomugak
Tati Garmendia Bera Bera eskubaloiko taldearen arduradunak argi du datorren denboraldian klubak dituen erronka nagusienak.
2021/05/22 - 17:35
Bera Bera finaletik kanpo geratu da (26-28)
Elx taldearen aurka jokatutako finalerdia galdu dute, partida osoan atzetik joan ostean.
2021/05/21 - 22:42
''Malagaren aurkakoa gogorra izan da, baina lortu dugu finalerdietara sailkatzea''
Esther Arrojeria Super Amara Bera Berako jokalariak EITB Mediarekin hitz egin du talde gipuzkoarrak Erreginaren Kopako finalerdietarako txartela lortu ostean.
2021/05/21 - 20:01
Bera Berak finalerdietarako txartela lortu du, Malaga mendean hartuta
Super Amara Bera Berak 28-31ko emaitzarekin lortu du garaipena Rincon Fertilidad Malagaren aurka Kopako final-laurdenetan eta BM Elx taldea izango du aurkari finalerdietan.
2021/05/20 - 21:37
Alba Menendez: ''Kopa on bat egitea eta titulua irabaztea da gure helburua''
Alba Menendez Super Amara Bera Bera taldeko jokalariak, Malagaren aurka jokatuko duten Kopako final-laurdenetako partidari buruz hitz egin du.
2021/05/19 - 14:38
Imanol Alvarez: ''Lehen partidan ondo egon behar gara''
Super Amara Bera Berak Erregina Koparen final-laurdenak Malagaren kontra jokatuko ditu ostiralean.
2021/05/18 - 14:24
Bera Bera-Malaga, ostiralean, Erreginaren Kopako final-laurdenetan
Txapelketa maiatzaren 21ean hasi eta 23an bukatuko da Teldeko (Kanaria Handia) Rita Hernandez pabiloian.
2021/05/08 - 23:57
Alba Menendez: ''Zazpi Liga erraz esaten dira, baina kostata irabazi dira''
Alba Menendez Bera Berako kapitainak bere taldeak irabazitako zazpi Liga txapelketetan parte hartu du, eta horrek izandako zailtasuna nabarmendu nahi izan du.
2021/05/08 - 23:32
Horrela ospatu du Bera Berak bere Liga Txapelketa
Super Amara Bera Berak 2020.2021 Guerreras Iberdrola Liga eskuratu du Elxi 30-20 irabazita. Donostiarrek Gasca kiroldegi gainean ospatu dute txapelketa irabazi izana.
2021/05/08 - 22:22
Bera Bera, Ligako txapeldun
Donostiarrek ez dute arazorik izan Elx gainditu eta Ligako zazpigarren garaikurra eskuratzeko (30-20), txapelketa amaitzeko bi jardunaldiren faltan.
2021/05/05 - 12:18
Bera Berak, titulua buruan
Zazpigarrenez Liga Txapelketa eskura duela, Super Amara Bera Berak dena eman eta titulua berehala nahi du. Elxen kontrako partida larunbatean jokatuko da.