Maitane Etxeberria kapitainak Super Amara Bera Berarekin berritu du
Gipuzkoar jokalaria bere hamahirugarren denboraldia jokatzen ari da Donostiako taldean; Bera Beran 400. partida jokatzear dago.
Maitane Etxebarria Bera Berako jokalaria. Irudia: Bera Bera.
Maitane Etxeberria kapitainak Super Amara Bera Berarekin berritu du, talde donostiarrak ostegun honetan jakinarazi duen bezala. Gipuzkoar jokalaria bere hamahirugarren denboraldia jokatzen ari da talde donostiarrean, eta horretan 400. partida jokatzear dago.
Etxeberriaren asmoa Bera Beran “historia egiten jarraitzea” da. Adierazi duen bezala, “hemen ikasi nuen zer esan nahi duen ahaleginak”, eta, bere iritziz, “sakrifizioa eta talde lana bezalako balioak dira gaur egun garena izatera eraman gaituztenak”; horrela, talde gipuzkoarrak “nire itxea izaten jarraitzea” nahi izan du.
Jokalaria Bera Berarekin 400. partida jokatzear dago; orain arte, 974 gol sartu ditu.
Zure interesekoa izan daiteke
Laura Hernandezek Bera Bera taldea utziko du 2025-2026 denboraldiaren amaieran
2020-2021 denboralditik darama Hernandezek Donostiako taldean; orain arte, 192 partidu jokatu ditu Bera Berarekin, eta 513 gol sartu.
Lyndie Tchaptchetek ez du Super Amara Bera Beran jarraituko 2026-27 denboraldian
Nazioarteko pibote nafarrak, Donostian arrakastaz betetako bi denboraldiren ostean, Txapeldunen Ligan helburu handiak dituen klub baten eskaintza onartu du.
Bera Bera Europa Ligatik kanporatu dute; Beti-Onakek, berriz, aurrera egin du Europako Kopan
Bera Bera eta Dijonen arteko kanporaketa penaltietan erabaki da (30-26). Beti-Onakek, ostera, kanporaketako bi partidak irabazi dizkio Yellow Winterthur taldeari, eta Europako Kopako final-zortzirenetan izango da.
Imanol Alvarez: ''Defentsan egongo da gakoetako bat''
Super Amara Bera Berak Dijoni egingo dio bisita igandean, Europa Ligan aritzeko pasea lortzeko. Donostiako taldea 3 goleko errentarekin abiatuko da. Kruijswijk min hartuta dago, eta zalantzan dago parte hartzeko moduan izango den. Imanol Alvarezen ustez, defentsan egongo da gakoetako bat.
Anne Erauskin, Bera Berako jokalaria: ''Gakoa lasaitasuna mantentzea izango da''
Hiru goleko aldeari eutsi nahi dio Dijonen Super Amara Bera Berak, joaneko partidako abantaila aprobetxatzeko. Anne Erauskin jokalariak partidako gakoei buruz hitz egin du.
Bera Berak Beti Onak menderatu du derbian (27-30)
Nafarroako taldeak bigarren zati ona egin zuen arren, Donostiakoak izan ziren nagusi, hiru goleko aldeaz, Atarrabian jokatutako partidan.
Bera Berak lehen kolpea eman du Dijonen aurkako kanporaketan (22-19)
Donostiako taldeak 22-19 irabazi dio Dijon talde indartsuari, eta hiru goleko errenta izango du Frantzian jokatuko den itzuliko partida erabakigarrian.
Imanol Alvarez: ''Bi borrokaldi izango direla kontuan hartuta lehiatu behar dugu''
Super Amara Bera Berak Dijon Frantziako talde indartsuaren aurka jokatuko du larunbatean, etxean, EHF Europa Ligako multzoen fasera sailkatzeko kanporaketako joaneko partida. Imanol Alvarezek adierazi du haiek direla, a priori, faboritoak.
Maitane Etxeberria: ''Defentsarekin eta kontraerasora igota min egin dezakegula uste dut''
Super Amara Bera Berak Dijonen bisita hartuko du Gascan, larunbat honetan, EHF Ligako kanporaketetako joaneko partidan. Maitane Etxeberriak neurketa nola ikusten duen azaldu du elkarrizketa honetan.