Unai Marrero: “Batzuetan ametsak egi bihurtzen dira eta nirea hau zen”
Unai Marrero Errege Kopako finaleko protagonistetako bat izan da. Atezainak “txikitako amets bat” bete duela esan digu eta hainbat gora behera medio borrokan jarraituko duela ere azpimarratu du. Gainera, esker hitzak izan ditu zale, lagun eta herriarekin.