Reala, Errege Kopako txapeldun!
Talde txuri-urdinak laugarren aldiz irabazi du Errege Kopa; izan ere, Sevillako Cartuja futbol zelaian jokatutako finalean, Atletico Madril menderatu du, penalti jaurtiketetan, luzapena 2-2 amaitu eta gero.

Realeko jokalariek Aitor Zabaleta 1998an Atletico Madrileko 'ultra' batek hildako realzalea omendu dute Errege Kopako ospakizunean.
EITBk Realeko entrenatzailea elkarrizketatu du, Errege Kopako finala amaituta; talde txuri-urdina txapelduna da, Cartujan Atletico Madril penalti jaurtiketetan menderatuta.
Unai Marrero Errege Kopako finaleko protagonistetako bat izan da. Atezainak “txikitako amets bat” bete duela esan digu eta hainbat gora behera medio borrokan jarraituko duela ere azpimarratu du. Gainera, esker hitzak izan ditu zale, lagun eta herriarekin.
Oyarzabalek jaso du Errege Kopako kopa. Ondoren, zelaira jaitsi eta taldekideekin batera altxatu eta ospatu dute Cartujako zelaian.