Atletismoa
2018/11/12 - 10:36
Lasterketa irudietan
Hona hemen Behobia - Donostia 2018ko argazki galeria. Alde batetik, irabazleen argazkiak ditugu, eta bestetik, Behobia Gaztea 2018koak.
2018/11/11 - 15:24
Aroa Merino eta Jaume Leiva, Behobia - Donostia lasterketako irabazleak
Merinok irabazi du 54. edizioa emakumezkoen mailan, lasterketako marka berria ezarrita (1:09:43). Gizonezkoen mailan, Iraitz Arrospide bigarren izan da, eta Ivan Fernandez, hirugarren.
2018/11/11 - 15:13
30.900 parte-hartzaile Behobia-Donostia lasterketaren 54. edizioan
Arrakastatsua izan da 2018ko lasterketa. Eguraldi ona, eta giro ezin hobea. Aroa Merinok, emakumezkoen mailako marka berria ezarri du. Jaume Leiva, garaile gizonezkoetan.
2018/11/09 - 15:33
Behobia-Donostia, atletismoaren jai erraldoia
Lasterketarik ezagunenetako baten 54. edizioko gakoak aztertu eta Behobia-Donostia arrakastaz gainditzeko aholkuak bildu nahi izan ditugu adituen eskutik.
2018/11/08 - 15:58
Informazio baliagarria Behobia-Donostia lasterketari begira
Aurki emango diogu hasiera atletismoko jai handi honi, hortaz, euskal telebistatik ezinbesteko informazio teknikoa bildu nahi izan dugu zuek eskura izan dezazuen.
2018/11/06 - 23:36
Ivan Fernandez, berriz ere korrika egiteko gogoz
Ivan Fernandez gasteiztarrak korrika egiteko grina berreskuratu du entrenatzailez aldatu ostean. Igande honetan Behobia-Donostian lasterketan parte hartuko du lehen aldiz.
2018/11/06 - 20:33
30.000 korrikalarik baino gehiagok hartuko dute parte Behobia-Donostia lasterketan
Antolatzaileek gizonezko eta emakumezko parte-hartzaileen arteko parekotasuna lortu nahi dute 2025erako.
2018/11/06 - 16:01
2025ean partaideen %50 emakumeak izatea da Behobia-Donostiaren erronka
Igandean, azaroaren 11n, egingo da 2018ko Behobia-Donostia lasterketa. Antolatzaileen erronka berria aurkeztu da gaur, eta helburua da 2025erako partaideen %50 emakumeak izatea.
2018/11/05 - 16:09
Keitanyk laugarrenez irabazi du New Yorken eta Desisak lehen aldiz
Mary Keitany keniarrak laugarrenez irabazi du New Yorkeko Maratoia emakumezkoen mailan. Gizonezkoenean, Lelisa Desisa etiopiarra izan da irabazlea.
2018/10/10 - 16:23
Maitane Melero, ametsak egia bihurtzen
Espainiako txapelduna izan da eta Europako txapelketan 9. egin du. Ingeniaria ogibidez, eta orain bi urtetik ama. lasterketa bakoitza azkena bailitzan hartzen du.
2018/09/21 - 22:44
Martin Fizek senda-agiria jaso du
55 urteko atletak Txagorritxuko ospitalean igaro du gaua, ostegun iluntzean auto batek harrapatu eta gero.
2018/09/17 - 22:40
Kipchogeren maratoiko munduko marka aztertu dugu Leibar kirol-medikuarekin
Eliud Kipchogek maratoiko munduko marka berria ezarri du, 2 ordu, minutu bat eta 39 segundoko denborarekin. ETBk, Xabier Leibar kirol-medikuarekin hitz egin du, marka aztertzeko.
2018/07/14 - 13:40
Lasterketa bertan bera utzi dute eta 893 atleta ebakuatu dituzte, ekaitzen ondorioz
"Korrikalariak ebakuatzeko plana oso ondo joan da eta, dirudienez, korrikalariak ados daude guk hartutako erabakiarekin, eta hori da garrantzitsuena", esan du antolatzaileetako batek.
2018/06/06 - 15:20
Iraitz Arrospide, korrikalaria
Etxera bueltan da Villabonakoa. Sheffieldetik heldu da Iraitz Arrospide, bertan lan eta bizi da. ETB berarekin izan da eta Behobia-Donostia 'bere lasterketa kuttuna' dela aitortu du.
2018/04/24 - 17:28
Martin Fiz: 'Nire familiari eta lagunei zor diet hau guztia'
Martin Fizek Londreseko maratoia irabazi zuen beteranoen mailan eta horri esker, munduko 6 maratoi garrantzitsuenak irabaztea lortu dituen lehen kirolaria da. ETBrekin hitz egin du Fizek Gasteizen.
2018/04/23 - 15:59
Martin Fiz, maratoi munduko sei nagusiak irabazi dituen lehen kirolaria
Gasteiztarra da munduko sei maratoi garrantzitsuenak irabazi dituen atleta bakarra.
2018/03/26 - 13:53
Bilboko Metroko lasterketako irudi ikusgarriak
Gaueko 00:00etan Moyuan eman zen lasterketaren irteera. Giro bikaina eta lasterketa berezia lur azpitik.
2018/03/23 - 12:15
Hemen da Under Run Metro Bilbao lasterketa
7.824 metroko ibilbidea du. Moyuko geltokitik atera eta Indautxu, San Mames, Deustu, San Inazio, Gurutzeta/Crucesekoetatik pasatuko dira Ansiokora iritsi arte.
2018/03/05 - 16:37
Ezustekoak eta marka aipagarriak pista estaliko mundialeko azken egunean
Amaitu dira Birminghaneko pista estaliko munduko txapelketak. Azken egunean Poliniak ustekabea eman zuen 4x400 metroko errelebo lasterketan. Pertikan, Lavilleniek 5,90 metroko langa gainditu zuen.
2018/03/04 - 15:03
Christian Colemanek erakustaldia eman du 60 metroko proban
Atletismoko munduko pista estaliko txapelketan, 21 urteko atleta estatubatuarrak 6.37ko marka ezarri du.